Espainiako Epaitegi Gorenak baztertu egin du Igor Portu eta Mattin Sarasolaren Defentsak lau guardia zibilen absoluzioaren aurka jarritako kasazio helegitea. Horrenbestez, berretsi egin du bi ETAko kideak torturatzeagatik zigortutako lau guardia zibilen absoluzioa.
Urtarrilaren 19ko data duen autoan, Epaitegi Gorenak Portu eta Sarasolaren defentsak jarritako kasazio helegitea atzera bota du, "berme guztiak dituen prozesuan ez delako eskubiderik urratu", abokatuak zioenaren kontra.
Epai honekin, bi lesakarren defentsak Konstituzio Epaitegian babes elegitea jartzeko bide legal guztiak agortu ditu.
Auzitegi Gorenak joan den azaroaren 15ean indarrik gabe utzi zuen Gipuzkoako Entzutegiaren epaia; epai horrek lau guardia zibil zigortu zituen, Portu eta Sarasola Arrasaten atxilotu zituztenean han zeuden lau guardia zibil. Epai hori baliogabetuta, absolubitu egin zituzten.
Portu eta Sarasolaren Defentsak errekurritu egin zuen epaiaren baliogabetzea, baina atzoko epaiarekin, Espainiako Epaitegi Gorenak baztertu egin du azken errekurtsoa.
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403