Pobrezia-tasa gorantz doan arren, aberatsak inoiz baino aberatsago Frantzian

  • Pobreziak gora egiten duen bitartean, aberatsak gero eta aberatsagoak dira Frantzian. Desberdintasun sozialen areagotzea agerian uzten duen txostena argitaratu du Gobernuak.


2013ko abuztuaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Frantziako auzo marginaletan konzentratzen dira pobrezia egoera dauden gehienak, etorkinak nagusiki.

Frantziar Estatuak inoizko ekoizpen altuena izan du aurten, 1,9 biloi eurokoa. Haatik, 8,6 miloi frantziar bizi dira txirotasun egoeran, hau da, biztanleen %14; Bigarren Mundu Gerraz geroztik, ez da inoiz horrenbesteko pobreziarik izan.

Haur, gazte eta etorkinak kaltetuenak

Adinari dagokionez, haur eta gazteak dira nagusiki egoera ekonomiko larrian daudenak. François Hollanden Gobernuak aitortu duenez, “gero eta gazte gehiagok, pobrezia dute behin-betiko etorkizun”. Adin txikikoen %19,6 txirotasun egoeran bizi da; gazteen artean ostera, %21,9. Hezkuntzak ere areagotu egiten du pobreziarako joera: urtero 130.000 gaztek uzten dituzte ikasketak bigarren hezkuntza amaitu aurretik.

Txostenak nabarmentzen duenez, etorkinak dira diru falta gehien nozitzen dutenak, %40ak hain zuzen. Lana izateak ere ez du oparotasuna ziurtatzen, biztanleria aktiboaren %6,2 txiroa baita. 75 urtetik gorako emakumeen %14,1 ere egoera ekonomiko kaskarrean dago.

Aberatsenek krisirik ez

Frantziako biztanleen pobrezia-tasa gorantz doan arren, aberatsenak ez dira inoiz horren dirudun izan. Salim Lamrani Pariseko Descartes Unibertsitateko irakaslearen arabera, diru gehien duten 500 frantziarren aberastasuna 330.000 miloi eurokoa da aurten, pasa den urtean baino %25 handiagoa. Guztira Frantziako kapitalaren %10 dago haien esku. Horien artean, 1.000 miloi euro baino gehiago dituzten 55 pertsona daude, iaz baino 10 gehiago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Eguneraketa berriak daude