Piratek laguntza eskatu dute jaiak aurrera ateratzeko

  • Ekaitzak eragindako kalteen ondorioz, 90.000 eurotik gorako galerak izango dituzte Donostiako Piratek. Auzolanean aritu dira kaltetutako guneak konpntzen, baina egitaraua aurrera atera ahal izateko laguntza eskatu dute.


2014ko abuztuaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ekaitzak utzitako kalteen berri eman eta laguntza eskatzeko piratek egindako agerraldia. (izanpirata.info)

“Egoera oso latza da”, adierazi dute Batiste Ezeiza eta Mireia Mochales piraten bozeramaileek, asteazken gaueko ekaitzak utzitako kalteen kontaketa egin ostean. Kalte material handienak azpiegituretan eta musika materialean jaso dituztela azaldu dute. “Haizeak eta euriak tresna asko txikitu ditu eta jai herrikoien proiektua oso oso ukituta geratu da”, esan dute.

Hala ere, egitarauarekin aurrera egitea erabaki dute. Litekeena da zenbait aldaketa egin behar izatea eta programazioan ez dauden ekimen berriak ere lotzen ahalegintzen ari direla jakinarazi dute.

“Inoiz baino gehiago” babesa behar dutela esan dute mugimenduko kideek. Jaiak aurrera ateratzen lagundu nahi duenarentzat, beraien kontu korronteko zenbakia zabaldu dute (3035 0149 45 1490027294), nahi duenak bere ekarpena egin dezan.

Twitterren #SOSPiratak eta #90000baietz traolak erabiltzen hasi dira.

Aste Nagusia bukatzeko falta diren egunetan mugimenduko parte izateko eta La Flamenkara, Kantina Piratara eta Nautiko gunera hurbiltzeko gonbita luzatu dute piratek. “Pena handia izango litzateke Donostia abordatzeari utzi behar izatea gau oker baten erruz”, diote.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako Piratak
2023-07-19 | Ilargi Manzanares
Aste Nagusi Pirataren bulkada eroa, abuztuaren 12tik 20ra

Aurtengo Aste Nagusi Pirata abuztuaren 12tik 20ra egingo da, eta jai herrikoi eta parte-hartzaileak aldarrikatuko ditu. Abordaia 14an egingo dute.


Hainbat kontzertu eta su artififzialak bertan behera utzi behar izan dituzte Donostiako Aste Nagusian

Donostiako Udalak eta Donostiako Piratak mugimenduak sare sozialen bidez jakinarazi zuten asteazken gaueko hainbat kontzertu eta su artifizialak bertan behera geratuko zirela. Haize-bolada indartsuengatik hartu zuten erabakia, herritarren segurtasuna bermatzeko. Zarauzko Udalak... [+]


Donostiako Piratek Abordatze jendetsua egin dute, hiru urteren ondoren

Bi urtez abordatze sinbolikoa egin ondoren, Abordatzea egin dute berriro ere Donostiako Piratek. Mugimenduak 20 urte bete ditu aurten eta hemeretzi joan dira lehen Abordatzetik. 2003ko abuztuaren 11n lehen aldiz itsasoratu eta espazio publikoaren erabilera komunitario eta librea... [+]


2022-07-21 | Irutxuloko Hitza
Zer kontzertu egongo dira Donostiako Piratetan?

Bi urteren ostean kontzertu egitarau indartsua prestatu dute Donostiako Piratek, Flamenka gunean. Erreferentziako gune bihurtu da musikazale eta festazaleentzat, eta, aurten ere, aukera zabala izango da, gustu guztientzako estiloekin, euskaraz eta parekidetasuna bermatzen... [+]


2022-07-14 | ARGIA
Donostiako Piraten kantu berria, 20. urteurrena ospatzeko

2003an abiatu zuten Piraten mugimendua Donostian, Aste Nagusiaren eredua ezbaian jarri eta jai herrikoiak aldarrikatzeko helburuz. Bi hamarkada geroago, berriz nabarmendu dute "jaia eraldaketa sozialerako tresnatzat" dutela, eta aurtengo ospakizunaren leloa ere horri... [+]


Eguneraketa berriak daude