Piztu Ezazu Argia gunera joan.

'Pintura eta Unibertsitatea. NUPen bilduma' erakusketa ibiltaria abian da

2012-07-11
alde 0    kontra 0
Fco. Javier Ezquietaren izenik gabeko margolana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak dituen arte garaikideko obrekin erakusketa ibiltaria jarri dute martxan erakundearen 25.urteurrena ospatzeko. Pintura eta Unibertsitatea. NUPen bilduma izeneko erakusketa Lizarrako (Nafarroa) Gustavo Maeztu museoan izango da ikusgai irailera arte.

Lizarratik Tuterako (Nafarroa) Marioa Forcada Fundaziora eramango dute, eta ondoren Iruñeko Nafarroa Museora.

25 artisten 25 obrek osatzen dute bilduma. "Obra bat urte bakoitzerako" dio Camino Pades Gustavo Maeztu museko zuzendariak. 25 obra horietatik 23 pintura eta marrazkiak dira eta beste biak Jorge Oteiza eta Antonio Eslabaren eskulturak.

Artisten zerrenda

Jose Ignacio Agorreta, Rafael Alberti, Juan Jose Aquerreta, Angel Arbe, Alfonso Ascunce, Pedro Azqueta, Javier Balda, Jose Miguel Corral, Fco. Javier Ezquieta, Luis Garrido, Elena Goñi, Joaquín Ilundáin, Fernando Iriarte, Carlos López, Pedro Manterola, Xabier Morrás, Ignacio Muro, Pedro Oses, Belen Puyo, Mariano Royo, Pedro Salaberri, Dora Salazar, Koldo Sebastián, jorje Oteiza eta Antonio Eslaba.

Gustavo Maeztuk egin du NUPek dituen obra guztien artean aukeraketa eta azaldu du unibertsitateak bilduma "esanguratsu eta zabala" duela eta Nafarroako margolanen ikuspegi "distiratsua" dela.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Berria
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys