Pentsaera inperialistaren biktima izan dela dio Evo Moralesek

  • Evo Moralesek uztailaren 2an gertatutakoaz hitz egin du Boliviara iristean, Cochabamba hirian mugimendu sozialekin egindako topaketan.


2013ko uztailaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Evo Morales, Vienako aireportutik ateratzear.

Evo Morales Boliviako presidenteak esan duenez, ezin sinetsita dago nola izan den horrelako pentsaera inperialista baten biktima. Beldurtzeko estrategia izan dela dio, eta kontuak eskatu dizkie zerikusia izan duten Europako herrialdeei eta AEBei. Eduard Snowden AEBetako zerbitzu sekretuetako agente ohia bere hegazkinean joan zitekeelakoan Vienan (Austria) geldiarazi zuten Morales.

Errusiako presidente Vladimir Putinekin bilkura egin ostean, Boliviara bueltan zihoala larrialdiko lurreratze bat egitera behartu zuten, hegazkina miatu beharra zeukatelako. Bien bitartean, Vienan Espainiako enbaxadorea denak, hegazkinean kafe bat hartzera gonbidatu zuen Morales. “Ni ez naiz gaizkilea, ez du mutil hori [Snowden] ezagutzen, eta ez duzue presidentearen hegazkina miatuko”, erantzun zien Evo Moralesek.

Espainiako enbaxadoreak “bere lagunekin” hitz egin ostean joateko libre zela esan eta Moralesek Vienako aireportua utzi zuen.

Boliviako presidenteak agerraldiaren amaieran esan du ez diela utziko ez Espainiari, ez beste edozein herrialderi, eta are gutxiago Estatu Batuei, miaketak egiten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bolivia
“Denbora deskolonizatzea metatze kapitalistari uko egitea da”

Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]


2022-09-06 | ARGIA
Deforestazioaren eraginez Amazoniak bizi duen egoera larriaz ohartarazi dute

Berreskuratzeko gaitasuna galtzen ari da Amazonia, deforestazioak eta degradazioak larriki kaltetuta. Egungo egoeran, planetaren birika berdea deitu izan denaren zati handi batean karbono gehiago isurtzen da airera, xurgatzeko gai dena baino. Berehalako neurriak eskatu ditu... [+]


2022-06-13 | ARGIA
Aurrekaria Hego Amerikan
Boliviako presidente auto-izendatu zen Añezi hamar urteko espetxe zigorra, estatu kolpea ematea egotzita

Asteburuan aurrekaria ezarri dute Bolivian estatu kolpea ematen saiatzen direnentzat, hamar urteko espetxe zigorra ezarriz Jeanine Añez senatari ohiaren, Williams Kaliman Indar Armatuetako komandante ohiaren eta Yuri Calderon Poliziako komandante ohiaren aurka.


2021-11-09 | Leire Artola Arin
Ketxua hizkuntza biziberritzeko plana osatzen ari dira Bolivian, Garabideren parte hartzearekin

Bolivian izan dira Garabide elkarteko hiru kide, plan estrategikoa prestatzeko lehen saioetan, eta euskararen biziberritzearen gakoak azaldu dizkiete ketxua komunitateko kideei.


Eguneraketa berriak daude