Pedro Armendariz aktorea hil da

  • Pedro Armendariz Pardo (Mexiko Hiria, 1940) aktorea astelehenean hil zen, New Yorken, minbizi baten ondorioz. Haren familia jatorri euskaldunekoa zen eta bere ibilbidean lotura estua izan zuen Euskal Herriarekin. Miarritzeko eta Donostiako zinema jaialdietako epaimahaiko kide izan zen, eta hil berria den Antton Ezeiza zuzendariarekin elkarlanean aritu zen. Besteak beste, Ke arteko egunak eta Mina, viento de libertad pelikuletako protagonista izan zen.


2011ko abenduaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Pedro Armendariz Jr.

Aitak ere Pedro Armendariz zuen izena. Mexikoko zinemaren urrezko aroko erreferente nagusietariko bat izan zen, eta semeak ere bide oparoa egin zuen. Orotara 140 filmetan parte hartu zuen Pedro Armendariz Pardok.

1989an Pedro Armendariz Jr. elkarrizketatu zuen Gorka Arresek ARGIAn, Elene Lizarralde eta Iro Landaluze Ke arteko egunak pelikulako beste bi aktorerekin batera. "Dibertitu naiz. Konturatu naiz euskal zinemagintzari laguntzen aritu naizela, euskaraz eginiko zinemagintza esan nahi dut. Mexikon halako zerbait gertatzen zaigu, ze han 'nauatl' hizkuntza daukagu, eta orain zenbait irrati eta telebista emisora nauatleraz aireratzen dira", zioen Armendarizek.

- Irakurri elkarrizketa osoa.


Azkenak
Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


Analisia
Araba: Zer isla elektoral izango du aldaketak?

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, EAJren eta EH Bilduren arteko lehia nabarmentzen ari da, Araba erabakigarria izan daitekeen herrialde bihurtuta. Dinamika hori ulertzeko, azken hamarkadan Araban izandako hauteskunde-bilakaera aztertu behar da. Hiru aldi... [+]


2024-04-16 | ARGIA
Ia 15.000 erabiltzaile ditu Puntueus domeinuak, sortu zenetik hamar urtera

Puntueus domeinuak hamarkada bete du apirilaren 15ean, eta EITBren Bilboko egoitzan ospatu du Puntueus fundazioak. Gaur arte lortutakoa goraipatu dute, eta 2024 urterako kanpaina berria iragarri.


Eguneraketa berriak daude