Xabier Mendiguren Bereziarturen lekukoa hartuko du Paul Bilbaok. Orain arte Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendaria izan da Bilbao. Epe laburrean osatuko du bere lantaldea Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusi berriak. Zuzendaritzak datorren bileran jakinaraziko du era ofizialean haren izendapena.