Patxi Lopezek postu garrantzitsua izan dezake PSOEren buruzagitza berrian

  • Hurrengo egunetan osatuko du PSOEk buruzagitza berria. El Mundok argitaratu duenez Pedro Sanchez idazkari nagusiak Espainiako sozialisten artean erreferente diren pertsonak kokatu nahi ditu postu garrantzitsuenetan, eta Patxi Lopez EAEko lehendakari ohia izan daiteke horietako bat, Carme Chaconekin batera.


2014ko uztailaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Patxi Lopez eta Pedro Sanchez, PSOEko egoitzan (argazkia: Bernardo Díaz)

PSOEko azken hauteskundeetan Lopezen emaitzak oso txarrak izan ziren arren, Espainiako Estatuan irudi ona duela eta sozialistek erreferentetzat dutela nabarmendu du El Mundok. Gainera, PSEko idazkaritza nagusia utzi eta gero Sanchezentzat lan egiteko erabat prest agertu da.

Patxi Lopez alderdiko zuzendari berria izan daitekeela diote zurrumurruek, baina bere ingurukoek gezurtatu egin dute, alderdian eginkizun aktiboago bat izan nahi duela argudiatuz.

Susana Díaz Andaluziako Juntako presidenteak ere hainbatetan errefusatu du aukera hori. Antza denez, Pedro Sanchezek Javier Fernandez Asturiasko presidentea du buruan alderdia zuzentzeko, baina hainbat buruzagik emakume bat izendatzea gomendatu diote.

PSOEko zuzendaritza talde berria asteburu honetan onartuko dute ezohiko batzar batean. Pedro Sanchezek taldea 38 kidetik 25era murriztuko duela jakinarazi du, “eraginkorragoa” izateko helburuarekin. Hala ere, murrizketa hori txikiagoa izan daiteke, ez baita behin betikoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Patxi Lopez
2023-12-13 | ARGIA
Patxi Lópezek ukatu egin du Iruñeko zentsura mozioa Sánchezen inbestidura baino lehen adostu zenik

Espainiako Kongresuan egiten ari diren eztabaidan oihartzuna izan du Iruñeko alkatetza aldatzeko PSNren eta EH Bilduren arteko akordioak. Alberto Nuñez Feijóok esan du "akordio enkaputxatu" bat dela. Patxi Lópezek, berriz, ukatu egin du... [+]


2020-06-10 | Mikel Eizagirre
Patxi Lopezek polizia-arrazakeriaren aipamenak ezabatu ditu Espainiako Kongresuko batzorde bateko saioen egunkaritik

Patxi Lopez Espainiako Kongresuko Berreraikuntza Sozial eta Ekonomikorako Batzordeko presidenteak erabaki du ERCko Marta Rosique diputatuak arrazakeria polizialaren inguruan egindako adierazpenak saioen egunkaritik kentzea. Lopezen aburuz, "ez da egia eta iraingarria... [+]


Patxi Lopez proposatu du PSOEk berreraikitze batzordeko presidentetzarako

Ostegunean bozkatuko dute koronabirusak sortutako kalte ekonomiko eta sozialei aurre egiteko Espainiako berreraikitze batzordeko presidentea. Bi hilabeterako proposatutako kargua da, baina luzatzea aurreikusten dute.


Patxi Lopez PSOEko primarioetarako lehen hautagaia

Patxi Lopez lehendakari ohia PSOEko primarioetara aurkeztuko da. Bere izena eman duen lehen hautagaia da eta Pedro Sanchez idazkari nagusi ohiak duen babesa bereganatu nahi du. Lopezek azaldu du ez duela beste hautagaitzarik oztopatzeko asmorik, “militantziak erabakitzea... [+]


Lopezek posible ikusten du EAJk proposatutako bidea, Euskadiren nazio izaera aitortzeko

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusi ohiak esan du "hitz egin daitekeela" EAJk “Euskadiren nazio izaera” aitortzeko egindako planteamenduari buruz.


Eguneraketa berriak daude