Patxarana eta erroskillak
Castillo Suarez, Joxemiel Bidadorren agurrean Iruñean irakurria| 2010-03-10

handitu txikitu

Badakizu, Joxemiel? Zuk erakutsitako bidetik joaten naiz oraindik Euskal Idazleen Elkarteko egoitzara. Batzuetan bakarrik autoan eta besteetan Txarterinarekin, bere kontuak aditzen. Fitok esaten du biderik luzeena dela hori, baina nik esaten diot zuk erakutsi zenidala bide hori, eta luzeagoa izanagatik, lasaia dela. Zu bezala, Joxemiel.

Kilometro batzuk egin ditugu elkarrekin bileretara eta jardunaldietara joateko. Elkarteko idazkari lanetan gaizki pasatu zenuela aitortu zenidan behin baino gehiagotan. Oso gaizki. Une oso zailetan sartu zienen elkartean, eta oso erabaki gogorrak hartu behar izan zenituzten. Nolanahi ere, izan ditugu momentu on askoak ere eta lehertu arte egin dugu barre.

Desagertu dira zure aktetako apaingarriak, luzamenduak eta errebueltak. Baina ez ezazu pentsa zure aktak dituztela burutan zurekin aritutakoek. Galdeka aritu naiz Euskal Idazleen Elkarteko jendeari ea zein oroitzapen nahiko luketen hemen agertzea, eta gehienek patxarana eta erroskillak —etxekoak, noski— ekartzen zenituela aipatu didate. Ikusten duzu, uste baino lurtarragoa da idazle jendea.

Nik oroitzapen txiki bat aipatu nahi nizuke. Oroitzen dut Lugon geundela, Galeuscan. Etxe aldera bagindoazen, eta alabentzako oparia erosi gabe zeneukan. Presaka eta gatazka joan ginen denda batera, eta gozokiz betetako sorgin bat aukeratu genuen Leire eta biok. Sorginak eta gozokiak. Besarkada gozo bat eman nahi nieke zure etxeko hiru sorginei, Idoia, Ilazki eta Maddiri, hitz hauen bidez, Euskal Idazleen Elkartean zurekin lan egiteko pribilegioa izan dugunon partez.

  • Iruzkina idatzi
  • Inprimatu
  • Lagun bati bidali
Partekatu Albistea Bildura bidali delicious-era bidali zabaldura bidali twitterera bidali facebookera bidali

Albiste honi erantzun

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   
Larrun
"Eredu ekonomikoari bira eman ahal zaio?"
Denda
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Salneurria: 160€
Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia