Pasaiako kanpo portuaren kontrako txostena aurkeztu du Pirinio Atlantikoetako Departamenduak

  • Jaizkibelgo super portuaren egitasmoari 600 alegazio jarri dizkiote Lapurdiko udal, enpresa eta talde ekologistek. Horiek guztiak aztertu ondoren, super portuaren kontrako txostena aurkeztu du Pirinio Atlantikoetako Marie Thérèrese Arrieta komisarioak. El País egunkariak eman du irizpenaren berri.


2013ko apirilaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Portua badiatik ateratzeko egitasmoa babes instituzionalik gabe geratzen ari da (Ar.: Argazki Press / J.C. R.

Gida-plana joan den abenduan jarri zuten erakusgai Pirinio Atlantikoetako prefekturan, Frantziako Gobernuak hala eskatuta. Natura 2000 Sareari eta itsas korridore ekologikoari egingo liekeen erasoaz alegazio ugari daude, baita turismoari eta arrantzari eragingo lizkiekeen kalteei buruzkoak ere. Arrieta komisarioaren 9 orrialdeko txostena, hala nola gainerako alegazioak –Hego Euskal Herrian 4.200 izan dira–, aintzat hartu beharko dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Espainiako Sustapen Ministerioak, Ingurumen Memoria idazteko orduan. Baliteke Pasaiako badiaren etorkizuna erabakiko duen memoria hori hurrengo hilabeteetan osatzea.

Pirinio Atlantikoetako txostena kolpe gogorra da kanpo portuaren defendatzaileentzako. 2011n Espainiako Ingurumen Ministerioak ere txosten zorrotza idatzi zuen eta Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza kanpo portua egitearen kontra azaldu dira. Hala, erakunde publikoen babesik gabe geratzen ari da Pasaiako Portuko Agintaritza.

Kanpo portuaren egitasmoak hutsune handiak azaldu ditu ingurumenaren defentsaren eta finantza baliabideen arloan, baita ingeniaritzaren ikuspuntutik ere, ARGIAk joan den astean plazaratu zuen gisan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pasaiako portua
2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


2020-09-21 | ARGIA
Pasaiako badiako kutsadura salatzeko Olanori errautsa bota zion ekintzailea ostegunean epaituko dute

Irailaren 24an epaituko dute Donostiako Epaitegian 2018ko urrian, Herrera-Trintxerpe pasabidearen inaugurazioan, agintariei errautsa bota zien lezoarra. Markel Olano, Arantxa Tapia eta Eneko Goiari hautsa bota zien ondorengoa esaten zuen bitartean: "Hau da egunero jasaten... [+]


2020-04-16 | ARGIA
Langile bat hil da Pasaiako portuan

Zendutakoa 50 urteko garraiolaria da. Sukarra zuen hiltzerakoan, eta ondorioz Covid-19aren aurkako protokoloa aktibatu dute portuan.


2020-03-10 | ARGIA
Apirilaren 2ra atzeratu dute Olanori errautsa bota zion ekintzailearen aurkako epaiketa

Pasaiako portuko ekitaldi batean Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburu Arantxa Tapia, Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano eta Donostiako alkate Eneko Goia bertan zirela errautsa bota zien 2018ko azaroan. ARGIAk hasiera batean esan duen arren martxoaren 11n... [+]


2019-09-26 | ARGIA
Pasaiako badia kutsatu du Txingurri errekako isurketa batek

Txingurri errekak zuriz tindatu zituen Pasaiako badiako urak asteartean, Herrera inguruan. Eguzkin salatu du 2077an hasitako saneamendua osatu gabe dagoela eta hori bukatzeko zain daudela: “Hobe eserita itxaroten badugu”.


Eguneraketa berriak daude