Xenpelarren Pasaiako herritik bertso ezagunak beste bost hizkuntzatan (gaztelania, frantsesa, galegoa, katalana eta ingelesa) bildu eta liburuxka batean argitaratu ditu Pasai Donibaneko Lintxua liburu dendak. Bertsoak Xabi Payak itzuli ditu gaztelerara, frantsesera eta ingelesera eta gainera kantagarri ere egin ditu hiru bertsioak. Liburu hau ohiko dendatan izango da salgai 15 euroko prezioan eta Lintxua liburu dendan 13 euro balioko ditu.
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403