Demokraziaren eta Munduko Giza Eskubideen Aldeko Legelarien Europako Elkarteak (ELDH) 'Parot doktrina' indargabetzeko eta larri gaixo dauden presoak askatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, "giza eskubideak urratzen" ari delako.
197/2006 epaiari edo 'Parot doktrinari' dagokionez, ELDHk dio "lege arauek atzerako eraginik ezin dutela eduki esaten duen printzipioa urratzen" duela doktrina horrek, baita "zigorren aurreikuspenarena" ere. "Funtsean, legerik gabe zigorrik ez dioen printzipioa ere urratzen du". Hala, zigorra luzatu dieten presoak askatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.