argia.eus
INPRIMATU
‘Parot doktrina’ ezingo zaie ezarri kaleratze data irmoa duten presoei
  • Konstituzio Auzitegiak Jose Mari Perez Txuri-ren sententzia eman du argitara eta bertan azaltzen denez kaleratze data irmoa duten presoei ezingo zaie atzerako eraginez Parot doktrina ezarri, ebazpen judizialen ukiezintasun eskubidea urratzen duelako.

2012ko apirilaren 11
Juan Mari Igarataundi zestoarraren ongietorria.

Auzitegi Nazionalak 2008ko azaroaren 19an onartu zuen Perez kaleratzea eta horren kontra fiskaltzak ez zuen helegiterik jarri, erabakia irmo bihurtu zen beraz. Halabaina, egun bat geroago, Burgoseko espetxeko zuzendaritzak galdeginik, Auzitegi Nazionalak atzerako eraginez ezarri zion sententziak luzatzea ahalbidetzen duen doktrina. Hiru urte eta hiru hilabete gehiago pasa ditu Perezek espetxean.

Konstituzio Auzitegiak 47 euskal preso politikoren babes helegiteak aztertu ditu eta horietako 25en inguruko erabakia jakinarazi zuen ohar labur baten bidez duela gutxi. Horietatik hiru helegite baino ez ditu onartu Auzitegiak: Jose Ignacio Gaztañaga arrasatearrarena, Juan Mari Igarataundi zestoarrarena eta Jose Mari Perez Txuri zarauztarrarena. Espero da gainerako 24en sententzia osoak datozen egunetan ezagutaraztea.