Piztu Ezazu Argia 970x90

"Parot doktrina"-ri buruz Estrasburgok eman epaia Auzitegi Nazionalean eztabaidatzen hasi dira

2012-09-20
alde 0    kontra 0
Ines del Rio presoari buruz Estrasburgok eman epaia aztertuko du Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Espainiako Auzitegi Nazionalak gaur eztabaidatuko du "Parot doktrina" delakoaz Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak emandako ebazpena. Euskal presoei kondena luzatzeko erabiltzen den doktrina hori bertan behera gera liteke, Estrasburgok uztailean Ines del Rio presoaren kondena luzatzea bidegabetzat jo baitzuen (pdf).

Hemezortzi epailek eztabaidatuko dute ebazpena. Europako Giza Eskubideen Epaitegiak uztailean epaia eman ostean, Espainiako organo judizialak haren aplikazioa atzeratzen saiatu dira. Estrasburgoren epaia ez zela irmoa adierazi zuten lehenbizi. Gainera, hilabete honetan Espainiako Gobernuak helegitea aurkeztuko du Estrasburgon.

Doktrina azkenean bertan behera geratuko dela uste du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente Juan Luis Ibarrak. Joan den astean Radio Euskadiri egindako adierazpenetan esan zuen “estatistikak” erakusten duela Rajoyren exekutiboak jarritakoa bezalako helegiteak atzera botatzen dituela Estrasburgok

2006. urtean hasi ziren "Parot doktrina" delakoa aplikatzen. Espainiako Auzitegi Gorenak, 197/2006 epaiaren bidez, ebatzi zuen Unai Parot presoaren espetxe-onurak edo erredentzioak espetxe-zigor bakoitzari aplikatzea eta ez, ordura arte bezala, zigor guztien metaketari. Euskal presoei bizi osorako kartzela zigorra ezartzeko aukera zabaldu zuen ebazpen horrek.

Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys