Parlamentu britainiarrak ezezkoa eman dio Siriako interbentzioari

  • Britainia Handiak ez du parte hartuko Sirian gerta daitekeen interbentzio militarrean. Hala erabaki du parlamentuak, David Cameron presidenteak aurkeztutako mozioa atzera bota ostean. Mozioa 13 botogatik ez zen onartu.


2013ko abuztuaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Cameronen alderdi kontserbadoreko hainbat kidek ere bat egin dute laboristekin. Argazkia: latercera.com

Alderdi laboristako buru den Ed Milibandek adierazi du Cameronen argumentuak ez direla nahikoak Siriako gobernuaren aurkako erasoa burutzeko. Laboristek hasieratik adierazi zuten interbentzioaren aurkako iritzia, baina azkenean Cameronen alderdi kontserbadoreko hainbat kidek ere bat egin dute laboristekin.

Parlamentuko bozketaren ostean, Cameronek erabakia errespetatuko duela adierazi du. Gehitu du ordea, seguru dagoela abuztuaren 21eko erasoaren atzean Siriako gobernua dagoela. Hala demostratzen omen dute zerbitzu sekretu ingelesek egindako txostenek.

Hurrengo egunetan ezagutuko da Nazio Batuen Erakundearen txostena eta hurrengo astean berriro aztertuko du gaia parlamentu ingelesak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Siriako gerra
2022-11-08 | Aitor Aspuru Saez
Abdulkarim Omar
"Herri kurduaren aurka erabili ditu Turkiak, NATOra batzeko Suediak eta Finlandiak egindako eskaerak"

Abdulkarim Omar kurduak farmazia bat zuen Qamishlo-n, bere herriaren iraultza hasi zenean Sirian, 2012an. Orduan negozioa utzi eta lan politikoan sartu zen buru-belarri. Urriaren amaieran Euskal Herria bisitatu zuen, Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioko ordezkari... [+]


AEBk Siriako base irandar batzuk bonbardatu ditu

Estatubatuar presidente Joe Bidenek eman du agindua Deir ez-Zor-eko bunker gunea bonbardatzeko. Munizioa biltegiratzeko eta laguntza logistikoa emateko erabiltzen diren bunkerrak direla adierazi du AEBtako armadak komunikatu batean.


2021-09-21 | Axier Lopez
Irailaren 11ko legatua: Yes we drone

2001eko urrian, irailaren 11n World Trade Centerren aurkako erasoak gertatu eta hilabetera, Amerikako Estatu Batuetako Aire Armadako pilotu batek historia egin zuen: drone moderno batekin (The Predator) eraso hilgarria egin zuen lehen pertsona izan zen. Ordutik, droneak XXI... [+]


2021-02-07 | Aitor Aspuru Saez
Siriako kurduen erronka zaila
Zer egin ISISeko milaka kide ohiekin?

Duela ia bi urte amaitu zen Daesheko Kalifatoa, baina erakunde horretan ibilitako milaka lagunek Siriako ekialde eta iparraldean jarraitzen dute. Kurduek gidatutako proiektu politikoak arazo larria du beste inork jaso nahi ez dituen pertsona hauek kudeatzen.


2020-07-22 | Mikel Eizagirre
Assaden Baaz alderdiak eta haren aliatuek irabazi dituzte Siriako parlamentuko hauteskundeak

255 eserlekutatik 177 eskuratu ditu al-Assaden “Batasun Nazionala” izeneko hautagaitzak.


Eguneraketa berriak daude