Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Nafarroako Gobernuak laguntzak emango dizkie hainbat baldintza betetzen dituzten paperik gabeei

2012-08-23
alde 0    kontra 0
Diru-laguntzaren eskaera ospitalean egin beharko da.

Osasun zerbitzua ordaintzeko arazoak dituzten paperik gabeko etorkinei diru laguntzak emango dizkie Nafarroako Gobernuak astearteko bileran erabaki zuenez. Hala ere, diru hau jaso ahal izateko baldintza batzuk bete beharko dituzte etorkinek.

Lau baldintza bete beharko dituzte: adin nagusia izatea, hilean 532,51 euro baino gutxiagoko diru-sarrera izatea, zigor aurrekaririk eta justiziarekin auzirik ez edukitzea eta gutxienez urtebetez Nafarroan bizi izatea. Nahiz eta urtebetez ez bizitu Nafarroan, osasun-txartela zutenek diru laguntza izateko aukera bera izango dute.

Barcinaren Gobernuak adierazi du dekretu bat onartuko duela eta irailaren 1etik aurrera eskatu ahal izango direla laguntzak. Eskaera ospitalean egin beharko da, ondoren Gizarte Politikarako Departamentuak aztertuko ditu eta oniritziak Osasun Departamentuari jakinaraziko dizkio. Onartuak izan direnek agiri bat jasoko dute eta horrek Nafarroarako soilik balioko du.

Nafarroako Gobernuak baldintza hauek betetzen dituztenak 2.150 lagun inguru izango direla kalkulatu du, horien artean 64 urtetik gorakoak 20.

Espainiako Gobernuaren ordainketa sistemaren arabera 18 eta 24 bitartekoek urtean 710,40euro (hilean 59,20 euro) ordaindu beharko dituzte. 65urtetik gorakoek aldiz 1.864,80euro (hilean 155,40 euro).

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Berria | El País | Noticias de Navarra | El Mundo
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys