Gazara doan Estelle Askatasunaren ontzidia Donostian lehorreratuko da astelehenean eta asteartean (hilak 26 eta 27), eta asteartean eta asteazkenean (hilak 28 eta 29), berriz, Bermeon. Flotaren helburua aurten ere Palestinari babesa ematea eta ur palestinarren blokeoa salatzea da.
Hainbat ekitaldi antolatu dituzte bai Bermeon eta bai Donostian: ongi etorria, paseo aldarrikatzailea, poteoa, belaontzia ikusteko bisita gidatuak eta kontzertuak besteak beste.
Estelle belaontzian hilabete daramate hainbat ekintzaileek portuz portu ur palestinarren blokeoa salatzen. Dagoeneko zazpi portutan egin dituzte geldialdiak, bost Suedian eta bi Norvegian. Euskal Herrian geldialdia egin ondoren, berriz, Alacantera abiatuko dira, Herrialde Katalanetara.
Jon Albizu Donostiako lankidetzarako zinegotziak eta 'Gazatik Gazara' plataformako kide diren Amaia García eta Edorta Jiménezek Donostian emandako prentsaurrekoan "mundu hobe bat" lortzeko herriek elkarri lagundu behar diotela azpimarratu dute, eta ekimena parametro horietan sartzen dela.
Ekitaldien egitaraua osoa hemen.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.