Otsailaren 23ko kolpistekiko Juan Carlos Espainiako erregeak zuen sinpatia baieztatu du Alemaniak
2012-02-06

handitu txikitu
Juan Carlos Espainiako Erregea telebista bidez adierazpenak egiten estatu kolpe saiakeraren ostean.
Juan Carlos Espainiako Erregea telebista bidez adierazpenak egiten estatu kolpe saiakeraren ostean.

Der Spiegel Alemainako astekariak argitaratu du 1981ean Espainiako enbaxadore alemaniarra zen Lothar Lahn-ek bere herrialdera bidali zuen txosten bat. Honen arabera, Juan Carlos Espainiako erregeak, 1981eko otsailaren 22an estatu kolpea ematen saiatu zirenekiko "ulerkotasuna eta sinpatia" erakutsi zion.

Orain gutxi desklasifikatu diren Alemaniako Errepublika Federaleko Historia Politikoko Dokumentuetan oinarritu da astekaria baieztapen hori egiteko. Bertan deskribatu egiten da Lahn enbaxadoreak eta Juan Carlos erregeak 1981eko martxoaren 26an izandako elkarrizketa bat, eta bertan, erregeak, gertaerak gaitzetsi beharrean, kolpistak ulertzen zituela esan zion.

Alemaniako enbaxadoreak informean dio, Juan Carlosek ondorengoa esan ziola: "Militar hauek guztiok nahi duguna besterik ez dute nahi", eta zehaztu zuela, "disziplinaren berrezartzea, ordena, segurtasuna eta lasaitasuna". Adolfo Suarez orduko presidenteari egozten zion erregeak estatu kolpearen ardura guztia.

Erregeak, horrez gain, aitortu zion kolpistei zigor gogorrik jar ez ziezaieten gobernuan eta tribunaletan eragiten saiatuko zela, beti ere enbaxadore alemaniarraren hitzetan. Otsailaren 23 hura ahal bezain azkarren ahaztu behar zela ere esan bide zuen.

Efe agentziari egindako adierazpenetan, Espainiako Errege Etxeak adierazi du 1981eko otsailaren 23 hartan erregeak izan zuen papera eta jarduna historiak "kontsolidatu" dituela. Demokrazia tinko babestu zuela gauza jakina da Espainiako gizartean eta mundu osoan".

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Irakurleen iruzkinak

  • Jon - 2012-02-06 13:03:59: Noiz utziko du Espainiak bertan behera erregetza-eraentza zaharkitu eta ero hau eta errepublika bihurtuko?
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Dohainik.

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia