EAEn Osasun Publikoak kolektibo guztientzat izaten jarraituko duela errepikatu zuen Eusko Jaurlaritzak atzo, osasun arreta jasotzea guztien oinarrizko eskubidea dela argudiatuz. Paperik gabeko etorkinei Rajoiren Gobernuak ezarri nahi dien ordainketa sistemari erantzunez.
Espainiako Gobernuak paperik gabeko etorkinak bezalako hainbat kolektibo Osasun Publikotik at utzi zituen apirilean. Orain, Osasun Ministerioak pertsona hauek ospitale publikoetan artatuak izateko aukera izan dezaten ordainketa sistema bat jarri nahi du martxan irailetik aurrera.
Sistema honen arabera, 65 urte baino gutxiago dituztenek urtean 710,40 euro (hilean 59,20 euro) ordaindu beharko dituzte. 65 urtetik gorakoek aldiz, urtean 1.864,80 euro (hilean 155,40euro)

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.