Osakidetzako sindikatuek mahai sektoriala utzi eta mobilizazioak iragarri dituzte

  • Osakidetzako sindikatuak negoziazio mahaitik altxa dira, Jaurlaritzaren proposamenarekin ados ez, besteak beste haien ustez "iraingarria" delako EAEko Gobernuak 60 lanpostu sortzea.


2014ko irailaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Sindikatuek elkarretaratzea egin dute Jaurlaritzaren egoitza aurrean (Argazkia: Eitb.com)

"Osakidetzan behin-behineko 8.000 langile daudela kontuan izanda, 60 lanpostuko lan eskaintza publikoa (LEP) proposatzea iraingarria da", diote ELA, LAB, CCOO, UGT, SATSE, ESK eta Medikuen Sindikatuak.

Osakidetzaren hitzetan, aldiz, eskaintza horrek enplegu publikoari eusteko borondatea erakusten du.

Ostegunetik aurrera mobilizazioak iragarri dituzte sindikatuek, itxialdiak barne, eta urrian manifestazioa (4an) eta lanuzteak (30etik aurrera) egingo dituzte.

"Osakidetzari kalitatezko enplegua eta zerbitzua izateko proposamen zehatzak egitea eskatzen diogu. Proposamenak zehazten ez diren bitartean ez gara mahaira itzuliko", adierazi dute sindikatuek, ELAk bere webgunean jaso duenez. "Zuzendaritzak murrizketen eta mobilizazioen arduraduntzat jo nahi gaitu, beraien esku dago gatazka gogor bat saihestea, gure aldetik mobilizazioekin jarraitzeko deialdiak egingo ditugu".

"Osakidetzako Zuzendaritzak kea baino ez du saltzen eta ez dago benetako negoziazio kolektiboa burutzeko prest", nabarmendu du bestalde LAB sindikatuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osakidetza
Jaioberrien orpo-probak 14 gaitz bilatuko ditu aurrerantzean EAEn, antzeman daitezkeen 50 gaitzetatik oraindik urrun

Jaioberriaren orpoan zizta eginez, hainbat gaitz aztertzen ditu osasungintza publikoak. Osakidetzak 14ra igo berri du aztertzen diren gaitzen kopurua, baina beste lurralde batzuekin konparatuta, atzeko postuetan dago EAE: Nafarroan 28 gaitz aztertzen dituzte, Galizian 33,... [+]


1.431 lanpostu sortzeak ez du Osakidetzaren plantilla handituko, ELA eta ESK sindikatuek salatu dutenez

Eusko Jaurlaritzak Osakidetzan iragarritako lanpostuak behin-behinean dauden langileen plazak formalizatzeko izanen direla esan dute ELA eta ESK sindikatuek.


Lehen arreta eta lan-baldintzak indartzeko premia

Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ospitaleak handitzeko, eta ESK sindikatuak “desegokitzat” jo du erabakia.


EAEn azpikontratatutako osasun-garraioaren greba mugagabea hasi da

Astelehenean, otsailaren 19an, EAEko anbulantzietako langileek greba mugagabeari ekin diote.


Eguneraketa berriak daude