Euskararentzat udako oporrak Osakidetzan?

  • Lezako ospitalean (Araba) udako ordezkapenak egiteko mediku erdaldunak ezartzen direla salatu dute beste behin. Osakidetzak mediku eta pediatra elebidunen falta argudiatu du; baina, osasun-langile euskaldunen eske urteak daramatzatenek, borondate eta planifikazio eza ikusten dute.


2014ko uztailaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Zumaiako anbulatorioko eta Lezako ospitaleko kasuek haserrea eragin dute osasungintza euskalduntzeko lan egiten dutenen artean (argazkia: El País).

Osakidetzak Lezako ospitalean, euskararen ezagutza derrigorrezkoa den lanpostu batean, azken urteetan udan aritu den langile elebakar berdina kokatu duela salatu dute beste behin. LAB sindikatuak ospitaleko zuzendaritzari behin baino gehiagotan eskatu dizkio azalpenak, irregulartasuna eta euskararen normalizazioaren aurkako egoera dela salatuz.

Zuzendaritzakoek, ordea, jarrera aldatzeko asmorik ez dutela erantzun dute. Sindikatuak salatu du Osakidetzan ez dela euskara normalizatuko, "zuzendaritza eta gerentziek euskara mespretxatzen" jarraitzen badute.

Zumaian ere mediku euskaldun eske

Zumaian ere herritarren haserrea eragin du gai berberak, Osakidetzak hizkuntza eskakizunak betetzen ez zituzten mediku eta pediatrak jarri baitzituen. Herri presioen ondorioz, egoera zuzendu du Osakidetzak.

Hala ere, "oraindik egiteko asko" dagoelako eta udako ordezkapentarako euskeraz "ondo moldatzen ez" diren pediatra eta familia-medikua hartu dituztelako, asteartean, 18:30ean agerraldi publikoa egingo dute anbulatorio aurrean. “Mediku euskalduna nahi dut” lelopean egingo da agerraldia, ondorengo erakundeek deituta: Zumaiako Udala, UEMA, Herriko gurasoak, Euskaltzaleen Topagunea, Kontseilua, Euskal Herrian Euskaraz, Behatokia eta LAB.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Euskaldunen Harrotze Astea deitu du EHEk apirilaren 22tik 28ra

Euskal Herri euskalduna aldarrikatzeaz gain, euskararen aldeko borrokak kalean ikustaraztea eta indartzea izango du xedetzat.


Eguneraketa berriak daude