Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Ondarroako uretan ontziek egiten dituzten isurketak salatu ditu Eguzkik

2012-07-11
alde 0    kontra 0
Ondarrutar batek aterako argazkia da eta portuko isurketa salatzeko erabili dute.

Eguzki talde ekologistak salatu duenez, astelehenean isurketa bat gertatu zen Ondarroako portuan eta uretara botatako gasoila hondartzaraino heldu zen. Bandera gorria ipini behar izan zuten jendea uretara sartu ez zedin. Eguzkiren esanetan “ondarrutarren osasunaren eta ibaiaren kontrako beste eraso gogor bat izan da hau; portuko egoera benetan larria da".

Ez da aurtengo udako lehen isurketa. Duela pare bat aste beste isurketa bat iritsi zen hondarretara eta bandera horia ipini zuten. Isurketen ondorioz aurreko astean hildako arrainak agertu ziren ibaian.

"Txalupek lasai-lasai produktu toxikoak botatzen dituzte uretara eta ez dute sekula isunik ordaintzen. Portuko agintariek beste aldera begiratzen dute beti. Eta argi dago ez dutela ikusten, ez dutelako ikusi nahi, eta ez ezin dutelako ikusi" adierazi du Eguzkik.

Talde ekologistak herritarrei eskatu die portuko isurketen argazkiak bidaltzeko. Momentuz argazki bat (alboan ikusgai duzuena) jaso dute eta salaketa ipini dute portuko arduradunen kontra. Modu horretan isurketak egiten dituztenak identifikatu nahi dituzte. Eguzkikoek portuko arduradunen lotsagabekeria eta ardura falta salatzen dute.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys