Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Olinpiar Jokoetan estatuenak ez diren banderak debekatuta daude

2012-08-01
alde 0    kontra 0
Olinpiar Jokoetan bandera bretoia gordetzera behartu zutela salatu du Thierry Le Sommerrek.

Pasa den asteazkenean, Frantziaren eta AEBen arteko emakumezkoen futbol partida ikusten ari zela –Glasgowen–, eskuetan zeraman Bretaniako bandera gordetzeko eskatu zion segurtasun guarda batek Thierry Le Sommerri, "parte hartzen duten herrialdeetako banderak soilik" erakutsi daitezkeela argudiatuz Olinpiar Jokoetan.

Frantziako selekzioan jokatzen duen alaba animatzera joan zen Le Sommer Glasgowra. "Barregarria da, erokeria hutsa; bandera erakustea ez da delitua", adierazi du.

"Harro gaude gure herrialdeaz", gehitu du Le Sommerrek: "Alaba animatzera mundu osoko furbol zelaietara joan naiz eta inon ez dira bandera bretoia erakutsi dudalako kezkatu". Salatu duenez, poliziek Glasgowko futbol zelaitik ateratzeko eskatu zioten, uneoro grabatzen zuten bitartean, baina azkenean barruan geratzen utzi zioten, bandera gordetzera behartu arren.

Gertatutakoak zalaparta sortu du, eta gaiak Frantziako hedabideetan jarraipena izan du.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Le Parisien | Ouest France
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys