Piztu Ezazu Argia 970x90

Obamak eta Romneyk saihesten dituzten gaiak

2012-10-09
alde 0    kontra 0
Noam Chomsky (argazkia: Duncan Rawlinson, CC-by)

AEBetako hauteskunde kanpainari buruzko informazio asko ari da argitaratzen azken asteotan mundu osoko hedabideetan. Baina, zein dira Barack Obamak eta Mitt Romneyk aipatzen ez dituzten gaiak? Noam Chomsky hizkuntzalari, filosofo eta ekintzaile estatubatuarrak bi aipatu ditu Mexikoko La Jornada egunkarian idatzi duen artikuluan: aldaketa klimatikoa eta gerra nuklearraren arriskua. Artikuluko pasarte batzuk euskaratu ditugu.

"Lehenbizikoa egunkarietako lehen orrietan maiz agertzen da. Irailaren 19an, adibidez, Justin Gillisek The New York Timesen idatzi zuen Artikoko izotzaren urtzea amaitu dela aurtengoz, baina ez aurreko errekorra hautsi baino lehen, eta alarmak berriz piztu dira inguru horretako aldaketaren erritmo azkarragatik".

"Datu berriek erakusten dute udako izotza 2020rako desager litekeela, ondorio larriekin. Baina gobernuek ez diote aldaketa horri erantzun berotegi-efektua eragiten duten emisioak mugatzeko premia azpimarratuz, Gillisek idatzi duenez".

"Mitt Romney hautagai errepublikarrak (…) adierazi du ez dagoela adostasun zientifikorik, beraz eztabaida eta ikerketa gehiago egitea sustatu beharko genuke; baina ekintzarik ez, problemak okerrera egiteko ez baldin bada behintzat".

"Demokratek euren plataforman aipatzen dute problema badagoela, eta lan egitea gomendatzen dute, beste potentziekin batera emisioei mugak jarriko lizkiekeen akordioa lortzeko. Baina hori da dena".

"Beraz badago alderdien arteko diferentziarik: ea zenbateko poztasunarekin egin behar duten korri saguek amildegirantz".

"Bigarren gai garrantzitsua ere, gerra nuklearra, egunero dago egunkarien azaletan, baina Lurreko jarduera arraroei begira legokeen martetar bat harritzeko moduan".

"Bi jarrera aurrez aurre: Estatu Batuek adierazi beharko ote luke eraso egingo duela Iranek arma nuklearrak –beste dozenaka herrialdek dauzkatenak– garatzeko gaitasuna lortzen baldin badu? Ala Washingtonek gehiago definitu beharko luke bere lerro gorria?".

"Bigarren jarrera da Etxe zuriarena; lehenbizikoa israeldar gerrazaleek eskatzen dute eta Estatu Batuetako Kongresuak onartzen du. Senatuak 90-1 bozkatu zuen Israelen jarrera babestearen alde".

Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys