Noticias taldeko egunkariek ikastolen kooperatiba Batasunaren agiri batekin lotu dute
2009-07-08

handitu txikitu
deiaren azala
Deiaren azala / Deia

"Batasunak 2005ean ikastolen mugimendua kontrolatu eta zuzentzeko proiektua diseinatu zuen", izenburu hori ipini diote gaur Noticias taldeko egunkariek beren orrietako albiste nagusienetako bati. Batasunaren barne-dokumentu bat aipatuz, egunkarion arabera, gaur legez kanpo utzita dagoen ezker abertzaleak uste izan zuen ikastolak eraikuntza nazionaletik urruntzen ari zirela eta hauen lana Euskal Eskola Nazionalera bideratu beharra zegoela. Egunkariok diotenez, Batasunak zenbait kritika egiten zien ikastolen orduko Konfederazioari, besteren artean hauek: Kontseiluaren lana sekula ez babestu izana, Euskal Unibertsitatearen proiektuarekiko jarrera, Euskaldunon Egunkariaren itxiera eta horrekin lotutako atxiloketak (tartean Xabier Oleaga Oreretako ikastolako lehendakariarena) salatu ez izana. Batasunak bere gain hartu omen zuen ikastolen sarea bideratzeko erantzukizuna, berrikitan kooperatiba berrian mamitu den hiru urteko eztabaida hasi baino pixka bat lehenago.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
  • Iruzkina idatzi(1)
  • Inprimatu
  • Lagun bati bidali
Partekatu Albistea Bildura bidali delicious-era bidali zabaldura bidali twitterera bidali facebookera bidali

Erantzunak

  • axixa - 2009-07-08 13:42:41: Kazetaritza Zaborra. Betikoen aurka betiko zaborra. Ez dute PNVk urteetan egindako "negoziotxoen" inguruko esklusibarik emango, bada ezpada.

Albiste honi erantzun

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   
Larrun
"Eredu ekonomikoari bira eman ahal zaio?"
Denda
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Salneurria: 160€
Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia