Piztu Ezazu Argia 970x90

Nola heltzen da independentziara? (Kataluniaren bide-orria)

2012-09-28
alde 0    kontra 0
Independentziaren aldeko aldarria Bartzelonako kaleetan.

Kataluniako Parlamentuak autodeterminazioari buruzko galdeketa egiteko mozioa onartu izanak, independentzia-prozesuari bultzada berria  eman diola uste du askok, Espainiako Gobernuak adierazi duen arren ez duela zatiketarik onartuko. Prozesuak aurrera egin dezakeen ala ez azaroaren 25eko hauteskundeetan ikusiko da, Vilaweb agerkariak independentziara heltzeko bide-orriari buruzko artikuluan dioen bezala.

Galdeketaren aldekoek (CiU, ERC, ICV-EUiA, Solidaritat eta Democràcia Catalana) emaitza kaskarrak lortuko balituzte, erreferenduma egiteko aukera gau horretan bertan zapuztuko litzateke. PP eta Ciutadans argi eta garbi azaldu dira galdeketaren aurka. Aldiz, PSCk abstentzioaren aldeko hautua egin zuen atzoko bozketan. Bestalde, galdeketaren aldekoek ozta-ozta irabaziko balute, prozesua apur bat hoztuko litzateke, baina dezenteko abantailarekin irabaziz gero (Vilawebek dio gutxienez 10 puntuko aldea lortu beharko litzatekeela), galdeketa epe laburrean egingo litzateke. Aurreikuspenen arabera, gaur egungoaren antzeko Parlamentua osatuko da azaroan, eta hori nahikoa litzateke prozesuan aurrera egiteko.

Espainiako Gobernuaren jarrera

Artikuluak nabarmentzen duenez, Espainiako Gobernuarentzat ez da uste bezain erraza izango galdeketa bertan behera uztea, auziak Espainiako mugak gaindituko lituzkeelako. Alegia, Europako gai-ordenean sartuko litzateke, nolabait esatearren, eta hari ateak ixteak nazioartean zalaparta eragingo luke, herritarrek bozkatutako Parlamentu baten ekimena den heinean.

Kataluniako Gobernuaren hiru aukerak

Espainiak ezezkoa emanez gero, Kataluniako Gobernuak hiru aukera izango lituzke. Bat: debekua onartzea (ez dirudi gertatuko litzatekeenik). Bi: galdeketa baimenik gabe egiten saiatzea. Eta hiru: debekuaren aurrean, Parlamentuan independentzia aldarrikatzea.

Galdeketa egiten saiatuko balitz, emaitzak arazoak ekarriko lizkioke Espainiako Gobernuari. Ezezkoaren aldeko herritar askok ez lukete bozkatuko, baina Europako instituzioek ez lukete onartuko abstentzio guztiak kontrako bozka bezala zenbatzea.

Bestalde, Kataluniak independentzia aldarrikatuko balu, auziak nazioartera salto egingo luke, batez ere Europako estaturen batek onartuko balu. Apurka-apurka geroz eta estatu gehiagok onartuko balute, eztabaida beste maila batean kokatuko litzateke.

Auziak galdera ugari planteatzen ditu, banu, balego eta balitz ugari, baina Vilawebek artikuluaren amaieran dioen bezala, irailaren 11ko Diadaz geroztik prozesuak izugarri azkar egin du aurrerantz.

Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys