Zerga ikuskaritzak eragotzi nahi dituen Ogasun kontseilariaren kasu bitxia

  • Idoia Nieves Nafarroako Ogasuneko zuzendari ohiak duela 22 egun dimititu zuen eta atzo hori egiteko argibideak eman zituen legebiltzarrean. Besteak beste, Lourdes Goicoechea Ogasun kontseilaria zergadun handi bati inspekzioa egitea galarazten saiatu zela salatu du.


2014ko otsailaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Idoia Nievesek Goicoechea Ogasun kontseilaria salatu du. Argazkia: EITB.com.

Bideoa: Idoia Nievesen adierazpenak

Nievesen azalpenak osorik sareratu ditu Noticias de Navarra egunkariak. Bideoan ikus daiteke Nievesek nola azaltzen dituen Goicoecheak egin zizkion eskariak zergadun handien ikuskaritzak eragozteko.

Zergadun handiei faborezko tratua?

Legebiltzarrean Ekonomia batzordean hitz egin zuen Idoia Nieves Ogasuneko zuzendari ohiak, zergatik dimititu zuen azaldu nahi zuen. 2012tik Ogasun kontseilariarekin eta Nafarroako presidente Yolanda Barcinarekin izandako hainbat enkontru kontatu zituen.

Nievesek adierazi zuenez, 2012ko udan zergadun handi bati ikuskaritza egitea galarazten saiatu zen Goicoechea. Atzo esan zuenez, “esan nion ez zuela ikuskaritza nori bai eta nori ez erabakitzeko eskumenik”.

Ekainean zergadun handi horri ikuskaritza egin behar zitzaiola-eta horren berri eman zion Nievesek Goicoecheari. Posta elektronikoz idatzi zion, baita Goicoecheak hala erantzun ere.

Berria egunkariak jaso duenez, Goicoecheak honako erantzuna bidali zion: “Nor den aintzat hartuta, ikaragarri deritzot, ez da politika on bat hori. Presidentearekin hitz egingo dut. Izan ere, zergadun garrantzitsua da gure erkidegoarentzat”. Atzoko legebiltzarreko batzordean kontatutako gertaeretako bat baino ez da. Goicoecheaz gain Yolanda Barcina bera ere salatzen du Nievesek.

Goicoechea bere bakardadean

Nievesek adierazpenak egin eta pare bat ordura Goicoecheak prentsaurrekoa eman zuen, berak bakarrik. Adierazi zuen harrituta eta etsituta zegoela salaketengatik eta kargua bere intereserako erabili izana ukatu zuen.

PSNko Juan Jose Lizarbek ikerketa batzordea eskatu du azken hamar urteotako kontuak begiratzeko. Gainerako alderdi politikoek Goicoechearen dimisioa eskatu dute.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Goicoechea auzia
Roberto Jimenez badoa, PSN-n Madrilek agintzen duela adieraziz

Roberto Jimenez badoa PSNko buruzagitzatik eta zergatik azaldu nahi du. EFE agentziari egindako adierazpenetan, Yolanda Barcinaren aurkako otsaileko zentsura mozio ustela jo du kausa nagusitzat.


Politikari, dimititu demontre!

Politikari guztien artean bada oso sustraitua dagoen jarrera bera: ez dimititzea.


2014-03-18 | Iera Aranburu
Barcinak azalpenak emango ditu Parlamentuan ikerketa batzordearen ondorioez

Nafarroako Gobernuko presidentea Goicoechea auziko ikerketa batzordea ondorioez ariko da Legebiltzarrean. Batzordeak dimititzeko eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu zion.


Zein litzateke bide juridikoa EAEk eta Nafarroak bat egiteko?

PPk eta PSOEk Nafarroako egoeraz duten kezkari buruzko artikulua argitaratu du Manuel Sanchezek ElDiario.es-en. Une honetako egoeraz gain, Foru Erkidegoa eta Euskal Autonomia Erkidegoa elkartzeko bide juridikoaz hitz egin du hainbat politikarirekin.


Eguneraketa berriak daude