Nafarroako euskarazko hedabideentzako diru-laguntza

Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabide guztien artean 9.500 euroko diru-laguntza banatuko du datorren urtean
Elisabeth Pombo| 2008-12-11

handitu txikitu

ARGIAko kazetari Unai Break euskaraz diharduten nafar hedabideek aurten jasoko duten diru-laguntzari buruz idatzi zuen atzo ARGIA.com-en, Nafarroa: azkenean diru-laguntza bai, baina mesfidantza ere bai artikuluan. Break Nafarroako hedabideen artean sortu den "mesfidantza" aipatu zuen. Eta mesfidantza hori izu bihurtu dela. Bada, Euskarabideak Topaguneari jakinarazi dio Nafarroako Gobernuak datorren urterako 9.567 euroko diru poltsa gordeko duela euskarazko hedabideentzat, aurtengoa baino %96 gutxiago. Gogoratu, aurtengo kopurua hasieran aurreikusita zeuden 310.000 eurotik 240.000 jaitsi dela azkenean. Kopuru hori negoziaezina dela esan du Euskarabideak eta 2009ko aurrekontuetako zirriborroan aurreikusi bezala geratuko dela. Azaroaren 5ean euskarazko hedabideak Perez Nievas Hezkuntza kontseilariarekin bildu ziren eta hark kopuru hori negoziatzeke zegoela esan zien.

Nafarroako euskarazko hedabide guztiek abenduaren 18rako nafar Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean agerraldia eskatua zeukaten. Segurtasun gehiago eskatu eta datorren urterako hitzarmen proposamen bat egin nahi zuten. Agerraldi hori prestatzeko hedabide guztiek atzo bildu behar zuten. Elurra tarteko, ezinezkoa izan zitzaien biltzea. Eta albiste honek kanpoko giroak baino gehiago izoztu ditu.

Joxe Rojas Topaguneko prentsa arduradunarekin hitz egin dugu eta hedabideen arteko bilera ostiralera atzeratu dutela jakinarazi digu. Orain, ezbairik gabe, agerraldira begira pentsatu beharreko estrategia aldatuko da: "Gure helburua lankidetza eskaintzea zen, orain saiatu beharko dugu, baina oso zaila izango da hori egitea, jendea oso haserre baitago", adierazi digu Rojasek.

Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Irakurleen iruzkinak

  • Abel - 2008-12-10 16:08:16: 9500 euro denentzat?!?!?!?!?!?!?!??!!??!?! Hau kultura baten genozidioa da! Onartezina!!!! Espero dut hau ez horrela geratzea...

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia