Nafarroako ehun industrialaren zutabetako bat, Gamesa aerosorgailuen ekoizlea atontzen ari den plan estrategikoak ehunka langileren kaleratzea bilduko luke, Diario de Navarraren atzoko edizioan adierazi zutenez. Nafarroa osoan 2.000 pertsona inguruk egiten du lan Gamesak Sarrigurenen, Agoitzen, Imarkoainen eta Tuteran dauzkan lantegietan.
Enpresako sindikatuen arabera 2012ko lehen sei hilabetekoan lau milioiko galera jaso ostean dator murrizketa. Iturri hauen arabera 700 edo 800 langile ingururen kaleratzea ekarriko luke neurri honek.
Igandean ETB1ko teleberrian albiste hau ekarri zuten gogora:

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.