"Nafarroa sozio-ekonomikoki garatu bat nahi badugu, kultura garatu beharko da"
Ana Zabalegui, Nafarroako Kultura zuzendari orokorra| 2012-02-06

handitu txikitu
Ana Zabalegui.
Ana Zabalegui.

Ana Zabaleguik Nafarroako Kultura departamenduan daramatzan lehen hilabeteez eta aurrera begirako proiektuez mintzo da Diario de Noticias egunkariak egindako elkarrizketan. Pasarte batzuk euskaratu eta hona ekarri ditugu.

Kultura eta politika

"Uste dut kultur kudeaketa publikoan batzuetan kultur politikak falta direla, ez soilik Nafarroan, Espainia osoan baizik. Ulergarria da bizi berri duguna bezalako aurrekontu-etapa batean alderdi politikoen jokoa beste izaera batekoa izatea. Baina, adibide bat jartzearren, telebistako eztabaida batean ikusi nuen PP eta Bildu kultura kontuetan besterik ez zetozela bat".

Zerbitzu publikoak

"Zerbitzu publiko guztiak ez dira berdinak. Esaterako, osasuna eta hezkuntza zerbitzu unibertsalak dira; ordaindu egiten ditugu eta guztiongana heltzen dira. (...) Baina, era berean, nik ez nuke bizitza ulertuko kulturarik gabe. (...) Urte batzuk aurrerago Nafarroa sozio-ekonomikoki garatua izatea nahi badugu, argi dago kultura garatu beharra dagoela".

Mezenasgoa

"Mezenasgoaz hitz egitean, eredu amerikarraz ari gara, eta nik uste dut ezin dezakegula hura erabili, gure gizartea, gure zerga-sistema, publikoa eta pribatua ulertzeko moduak, arras desberdinak direlako. Beraz, formula propioa garatu beharko da. Aitzitik, norbanakoen ekarpenen esparruan lan egin dezakegula uste dut, crowdfunding deritzon horretan; ekintza horiek desgrabatu egingo lirateke, kirol kontuetan gertatzen den moduan".

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Dohainik.

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia