Piztu Ezazu Argia gunera joan.

MusikHerria kolektiboak agur esan du

2012-03-06
alde 0    kontra 0
MusikHerria-ko kideak, iragan abenduan egindako agerraldian.

Zazpi urteko ibilbidearen ostean, MusikHerria kolektiboak agur esatea erabaki du. "Oso gazte hasi ginen eta oso indartsu, Euskal Herriko musikaren mundua iraultzeko ideiarekin", diote diskoetxeko kideek webgunean paratutako prentsa oharrean.

"Baina pertsona eta musikari bezala heltzen joan garen heinean, eta talde berriak gehituz joan diren heinean, ez ditugu ideiak eta diskurtsoak berritu edo, behintzat, ez dugu modu antolatu batean egin, eta argi dago elikatzen ez den proiektuak ezin duela aurrera egin".

Zazpi urteotan MusikHerriatik 74 talde zein bakarlari pasa dira eta 82 lan kaleratu ditu modu fisikoan (CD, DVD, liburu). "Denak autogestionatuak, denak lizentzia libredunak eta beraz, denak herritarren eskura jarriak".

"Argi dugu gaur egungo kulturaren egoerari erantzungo dioten ideia berriak behar direla eta MusikHerriak, kolektibo bezala, ez du gehiagorako ematen", azaldu dute kolektiboko kideek. "Beraz, ikusiko dugu ze sorpresa dakarzkigun ideia berrien zabaltze honek! Hori bai, azkeneko 7 urteetan bezala, ideia bat berresten dugu: Euskal Herriak kultur eztabaida sakona behar du, etortzear dagoen beste jendarte mota berri batek sortuko eta ulertuko duen kultur eredua sortzeko, alegia. Eta, ziur gaude, bide horretan, MusikHerriak adreiluren bat jarri duela, baina argi dugu ere, kolektibo bezala, hustu egin dela".

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys