Murrizketen aurkako mobilizazioak gaurtik aurrera, eta greba orokorra airean

  • Espainiako Gobernua hartzen ari den neurrien aurka protestatzeko, sindikatu eta eragile sozialak mobilizazioak deitzen hasi dira. Gaur izango dira lehenengoak, 11:00etan, Hego Euskal Herriko Enplegu Zerbitzuaren egoitzetan. Bihar eta etzi ere izango dira mobilizazioak eta irailetik aurrera greba orokorra deitzeko asmoa iragarri dute CCOOk eta UGTk.


2012ko uztailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Murrizketen aurka aurten egin diren elkarretaratzeetako bat, Durangon.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Iruñeko, Altsasuko, Doneztebeko, Tafallako, Tuterako eta Lizarrako egoitzetan egingo da gaurko mobilizazioa, baita Lanbideko ondorengo egoitzetan ere: Gasteiz, Laudio, Oion (Araban), Bilbo, Basauri, Barakaldo, Erandio, Iurreta, Gernika (Bizkaia), Donostia, Tolosa, Eibar, Errenteria, Arrasate eta Azpeitian (Gipuzkoa). Elkarretaratzearekin bat egin dute ELA, LAB, ESK, EILAS, Hiru, EHNE, CGT-LKN eta CNT sindikatuek, baita zenbait GKE eta gizarte eragilek ere. Biharko, eltzeekin protestatzera atera nahi dute gizartea.

Ostegun honetarako, 19:00etan EAEko hiriburuetan manifestazioa deitu dute CCOOk eta UGTk, eta jakinarazi dute gizartean eta sindikatuen artean indarra biltzen saiatuko direla irailetik aurrera greba orokorra deitzeko. Kritikatu dute ELAk eta LABek osteguneko manifestazioekin bat ez egitea eta sindikatuen arteko batasuna "funtsezkoa" dela adierazi dute, murrizketen aurka bat eginik protestatzeko. Hemendik urtea bukatu bitartean egongo diren murrizketak "oso-oso gogorrak" izango direla gaineratu du Dámaso Casado UGTko EAEko idazkari nagusiak, eta horri aurre egiteko beharrezkoa izango dela mobilizazio "asko eta indartsuak" antolatzea.

Euskadiko Profesional eta Langile Autonomoen Batasunak (UPTA) bat egin du osteguneko manifestazioekin, eta greba orokorraren beharra babestu du, Rajoyren Gobernuak onartutako neurriak "bertan behera geratu arte".

Informazio gehiago:

Jesus Uzkudunekin elkarrizketa: "Langileak sindikatua ez badauka bizkartzain, jai dauka"


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude