Murrizketek 3.500 lanpostu publiko baino gehiago suntsitu dituzte bi urtean Hego Euskal Herrian

  • Enplegu publikoaren jaitsiera berretsi dute Espainiako Ogasun Ministerioaren azken datuek: bi urtean Hego Euskal Herrian 3.500 lanpostu publiko baino gehiago galdu dira. Hezkuntzan izan da murrizketarik handiena, eta udal eta aldundietako postuak ere nabarmen jaitsi dira.


2014ko uztailaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Murrizketek hezkuntzan eragin dute bereziki, 800 irakasle kenduz bi urtetan.

Berria-ko Garikoitz Goiekoetxea kazetariak bildutako datuen arabera, guztira, 800 irakasle kendu dituzte Hego Euskal Herrian; 200 unibertsitatean eta 600 unibertsitatez kanpoko hezkuntzan.

Hala ere, aldea dago erakunde batetik bestera. EHUn orain dela bi urteko antzera daude, hamar langile gehiagorekin. Baina Nafarroako Unibertsitate Publikoan 212 lanpostu galdu dira.

1.500 postu gutxiago administrazioan

Administrazio publikoan ere sakon moztu du murrizketen artaziak. Udal eta aldundietan %4,5eko enplegu beherakada izan da, 1.500 lanpostu inguru galduz.

Lurraldeka, Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzak baino lanpostu gehiago kendu ditu. Buru ordea, Espainiako Gobernua dago. Bi urtean Hego Euskal Herrian zituen lanpostuen %6 kendu ditu, bai administrazioko langileak, baita poliziak ere.

Hutsik dauden lanpostuak ez dira kaleratutako langileek utzitakoak bakarrik. Asko langileak erretiratu ostean bete gabe utzitakoak dira.

Sindikatuen protesta

ELA sindikatuak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gela bakoitzeko ikasle kopurua igotzea erabaki duela, eta ondorioz, Haur eta Lehen Hezkuntzan 196 postu desagertu daitezkeela. 2012an Nafarroako Gobernuak ratioak igo eta irakasleen eskola orduak gehitu zituenean, 393 irakasleren postuak galdu zirela gogorarazi dute.

Osasungintzako mozketak ere ozen salatzen ari dira sindikatuak, uda hurbildu ahala egoera okertzen ari dela baitiote. Beraien esanetan, Osakidetzan behin-behineko 3.000 postu galdu dira eta ordainetan, langileei lanorduak gehitu dizkiete. SAE erizainen sindikatuak ohartarazi du Osakidetza 400 ohe kendu nahian ari dela.

Kasu honetan ere, Nafarroako osasun publikoaren egoera EAEkoa baino okerragoa dela jakinarazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Murrizketak
Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren "normaltasunera"

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Sektore publikoan greba: 150.000 langile kalera ateratzera deitu dituzte sindikatuek

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan greba eguna da gaurkoa, ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek deituta. Goizaldean abiatu dira lehen zutabeak eta manifestazioa handienak eguerdian egingo dituzte hiriburuetan.


2023-06-23 | ARGIA
Baliabide nahikoa ez eta gainera murrizketak jasan dituztela salatu du konplexutasun handiko Gasteizko ikastetxe batek

Hizkuntza gabeziari lotutako hezkuntza atzerapenak eta premia handiak dituzte Gasteizko Federico Baraibar institutuko ikasleek. Beti baliabidez urri dabiltzala, baina hurrengo ikasturterako Eusko Jaurlaritzak esleituriko baliabidetan murrizketak izango dituztela salatu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude