Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Munduko biodibertsitatea jokoan Hyderabadeko goi-bileran

2012-10-19
alde 0    kontra 0

Hilaren 8tik gaur arte, Biodibertsitatean Munduko Goi-Bilera egiten ari da Indiako Hyderabad hirian. 2010ean, Japonian, Biodibertsitate Biologikoaren Hitzarmena osatzen duten 193 estatuek 2020rako lortu beharreko hogei helburu ezarri zituzten (“Aichiko helburuak” izenaz ezagutzen dira), gehiegizko arrantza murriztea edo itsaso nahiz lehorrean eremu babestuak sortzea esaterako, baina argitzeke utzi zuten helburu horietara iristeko behar den finantzazioa nola lortuko zen. Hori erabakitzea da gaur amaituko den gailurraren xedea, baina ez dirudi beteko denik.

Biodibertsitatearen aldeko finantzamendu publikoak urtero 4.500 eta 6.000 milioi euro bitartekoak izan daitezkeela estimatu da. Hala ere, ekonomialari batzuek kalkulatu dute gastua askoz handiagoa izan daitekeela. Romain Pirard, Garapen Iraunkor eta Nazioarteko Harremanen Institutuko kideak, adierazi du finantzazioa aipatutakoa baino zortzi bider handiagoa izan litekeela. Birdlife International elkarteak, berriz, artikulu bat argitaratu du berriki Science aldizkarian, zeinean esaten baituen planetako biodibertsitatea salbatzeak urtero 60.000 milioi euro kosta dezakeela.

Beharko den dirutza zehazteke, arazoa larria dela gogorarazi nahi dute kontserbazioaren aldeko hainbat elkartek. Izan ere, Aichiko helburuak lortzeko epea ez da gutiziaz ezarri 2020an; hortxe kokatu dute naturaren hondatzea atzeraezinezko puntura ez iristeko muga. Haatik, Ekologistak Martxan elkarteak salatzen du herrialde aberatsenek (Europar Batasuna, AEB, Kanada, Japonia, Australia) uko egin diotela garrantzi handiko gaietan aurrera egiteari. Batik bat, finantzazioaren auzia zehazteari dagokionean. Ordu gutxi geratzen dira egoera gainditzeko; era honetako beste goi-bilera batzuen aurrekariak kontuan izanda, baikorrak izateko arrazoi gutxi dago.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys