Mundu lauan gezurmendia nabarmentzen da
Gorka Bereziartua| 2008-02-21

handitu txikitu

Gogotik ari du Britainia Handian Nick Davies-en Flat Earth News (Mundu lauko albisteak) liburua medio. Hedabideen stablishment-aren sabelean jo du argitalpenak, egunero kazetariek sortzen duten gezur, distortsio eta propaganda salatuz. Ez da diskurtso hutsa: kazetariak Cardiffeko Unibertsitateari ikerketa bat egiteko eskatu zion eta emaitzak odola hozteko modukoak dira.

Ikertutako bost egunkarietan (Times, Telegraph, Guardian, Independent eta Daily Mail) argitaratutako berrien %80 bigarren eskuko informazioekin osatuta zeuden. Albisteen %12tan baino ez zituzten gertakariak egiaztatu. Egoera ezaguna da, dudarik ez, baina zenbakitan jarrita eskandalagarria begitantzen da. Are, adibide zehatzak paratuta: liburuko lehenengo kapitulua 2000. urteko efektua izenekoari eskaini dio. Mundu guztiko kazetariek jan zuten lukainka hura. Gezur handiagorik?

 

Bide errazetik jota Daviesek (ospe handiko kazetaria bera) lankide gazteagoen gainera simaurra bota zezakeen, baina malkarrean gora joatea aukeratu du. Rupert Murdoch, News Corporation eta Fleet Street-eko enpresaburuen kontra egin du, duela hogei urte kazetari bakoitzak betetzen zuen orrialde kopurua gaur egun hirukoiztu egin dela salatuz.

 

The Guardian egunkariari eskainitako elkarrizketa batean iltzea sakonago sartu du Daviesek: “Hedabideen jabeak aldatu egin dira, patriarka zaharretatik korporazio handietara. Korporazioen lehentasuna dirua irabaztea da, eta logika komertziala sartu dute informazioaren munduan. Komertzializazio horrek, modu ugari, liluratzaile eta ikusezinez, kazetaritzaren logika ia suntsitu egin du”. 

 

Kritikak ere jaso ditu, gremioko izen handien lumetatik. Simon Jenkins Times egunkariko editore ohiak adierazi zuen ez dela iraganean kazetaritzaren urrezko arorik egon. Peter Preston The Guardianeko editore ohiak berriz, honakoa adierazi zuen: “Behe mailakoa, goi mailakoa, gupidagabea edo idealista, kazetaritza nahaste-borrastea da, eta beti izan da”.

 

Beraz, gezurrak ez al du irtenbiderik, egiaren negozioan?

Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Irakurleen iruzkinak

  • Kritina - 2008-02-22 09:41:36: Kazataritzako mendu gezuteroa

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia