Mugimendu feminista erakunde publikoek irentsi dute
Onintza Irureta| 2009-09-09

handitu txikitu

Horixe asteleheneko ikastaroan ateratako ondorioetako bat. Donostiako Udaleko Berdintasun eta Lankidetza Atalak antolatuta, Lourdes Méndez EHUko Artearen antropologian katedradunak lau egunetako ikastaroa hasi du. “Teoria feminista” izenburu duen ikastaroa bero-bero hasi zuen Mendézek, kontatuz nola mugimendu feministarik jada ez den Europan eta nola haren tokia erakunde publikoek hartu duten.

Gero sakonago azalduko zituen ideiak lau lerrotan laburbildu zituen:

-Ez dago mugimendu feministarik, eta ez da horretarako beharrik sentitzen.

-Genero kontzeptuaz saltsa-maltsa teoriko handia dago.

-Genero ikuspegiak ez du zertan ikuspegi feminista izan.

-Nola sortu behar dugu kontzientzia feminista?

Bruselan aurten egin diren “Feminismoa eta Europar Batasuna” izeneko jardunaldiak aitzakia hartuta aurrez aipatutako ideiak harilkatzen hasi zen EHUko antropologoa. Jardunaldietara ez zuten militante feministarik gonbidatu, horiek politika egiten dutelako. Adituak berriz, objektiboak dira. Europan mugimendu feminista desagertua da. Feminismo instituzionala ezarri da eta horrek feminismoa kontzeptua berdintasun politikoa kontzeptuarekin berdindu du. Berdintasun hitza aurrera doa, feminismo hitza ezkutatzen ari da. Eta ez dira gauza bera. Berdintasunaren kontzeptua Frantziar Iraultzan agertu zen, gizonek gizartean eskailera mailak igo zitzaten. Ikuspegi neoliberala ez da ezbaian jartzen. Ez gara konturatzen berdintasunak ez digula balio. Errealitatearen zati garrantzitsua galtzen ari gara. Garai batean emakumeak bazuen kontzientzia, Arte Ederrak ikasi nahi zuen eta esaten zitzaion ezetz, “zu emakumea zara, ezin duzu”. Orain ez dago horrelakorik, denak berdinak gara.

Laugarren olatuaren beharrean gaude. Ez dugu gatazkaren kontzientziarik, eta baldin badugu gatazka indibidualtzat hartzen dugu. Laugarren olatua ez da helduko erakunde publikoengandik, jakina denez.

Bi orduak ziztu bizian pasa zitzaizkigun Mendézen zein partaideen hitzak entzuten. Bigarren egunerako amua jarri zuen segidan: 1949, sufragistek eragindako bigarren olatua itzali berria. Simone de Beauvoirrek “Deuxième Sexe” idatzi du eta zera galdetu du: Zer da emakumea? Ez du emetzat hartzerik nahi, ezta femenino hitzarekin markatu nahi ere. Zer da orduan?

Ondo bidez datorren astean segiko dugu.

  • Iruzkina idatzi(1)
  • Inprimatu
  • Lagun bati bidali
  • Cerrar
    Lagun bati bidali
     
     
    Bidaltzailearen izena*
     
         
    Bidaltzailearen e-posta*
     
         
    Jasotzailearen e-posta*
     

    Bidali pertsona batzuei helbideak komekin separatuta

         
    Mezua
     
        
    -->
Partekatu Albistea Bildura bidali delicious-era bidali zabaldura bidali twitterera bidali facebookera bidali

Erantzunak

  • Amelia Barquín - 2009-09-14 08:06:50: Asko interesatu zait albistean azaldu dena; errealitatearen gauza alsko azaltzen ditu. Mesedez egin ikastaroaren jarraipena ahalik eta zehaztapen gehienarekin.

Albiste honi erantzun

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi segurtasun kodea:

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   
Larrun
"Ekologia politikoa"
Eguraldia
Denda
Urtekaria 2009
Urtekaria 2009
Salneurria: 17€
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia