Piztu Ezazu Argia 970x90

Mugikorrak minbizia sor dezakeela ebatzi du Italiako Auzitegi Gorenak

2012-10-23
alde 0    kontra 0
Mugikorra erabiltzeak tumoreak sor ditzake burmuinean.

Hamabi urtez, Innocente Marcolini 60 urteko italiarrak egunean batez beste sei orduz erabili zuen mugikorra lanerako eta tumore bat atera zitzaion ezker belarriaren parean. Sakelakoa erabiltzeagatik izan zela ondorioztatu eta lan baliaezintasunaren pentsioa eskatu zion Estatuari, baina ezeztatu egin zioten. Orain, Italiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio, historikoa izan daitekeen ebazpenarekin.

Auzitegi Gorenak lehen aldiz dio mugikorra gehiegi erabiltzea epe luzera "gutxienez arrazoietako bat" izan daitekeela garezurreko nerbioetan tumoreak agertzeko eta zerikusirik izateko "aukera handiak" daudela. Ebazpenerako, Marcolinik erabilitako peritu judizialen eta adituen txosten zientifikoak hartu ditu kontuan Auzitegiak.

Osasunaren Mundu Erakundeak minbizia sor dezaketen eragileen artean sartu zuen iaz mugikorra, ikerketen lehenengo zantzuek eraginda.

Marcoliniren hitzetan, "jende askok ez daki zenbaterainoko arriskua duen mugikorretik hainbeste hitz eginez edo galtzetako poltsikoan eramanez".

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Hoy.es | Reuters
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys