Piztu Ezazu Argia 970x90

Monsantok bere irudia garbitu nahi du arto transgenikoak minbizia eragiten duela frogatuta geratu ostean

2012-10-03
alde 0    kontra 0
Arratoiei sortutako tumorea

Monsantoren arto transgenikoak minbizia eragiten duela frogatzen zuen ikerketa argitaratu ondoren multinazionalak bere irudia garbitu nahi du. Monsantoko buruzagi batek ikerketak sortu dituen erreakzioak biltzen dituen txostena zabaldu du hedabideetara. Ustez adituen iritziak dira txostenean bildutakoak eta ikerketaren kontrako mezua zabaltzea dute helburu.

Gilles-Éric Séraliniren ikerketak azaldu zuen, Monsantoren arto transgenikoaren eta Roundup herbizidaren ondorioak uste baino askoz kaltegarriagoak direla. Monsantok erabaki du haren irudia garbitzeko zortzi zientzialariren iritziak erabiltzea eta Science Media Centre albiste zientifikoen atariaren bidez zabaltzea.

Science Media Centre %70ean korporazioek finantzatutako egitasmoa da eta bioteknologiaren alorreko enpresa asko daude egiten dituen ikerketen atzean. Argitaratutako iritzi horiek zientzialari frantsesaren lana mespretxatzen dute.

Momentuz estrategia funtzionatzen ari dela dirudi: Reuters agentziak Séraliniren ikerketari buruz argitaratutako informazioan aipatutako hiru iturri Science Media Centrek argitaratutako txostenean aipatutako zientzialariak ziren.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: baserribizia.info
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys