Morauren arrainontzi musikala
betetzen ari da

  • Duela sei hilabete ekin zion Andoni Tolosa Morauk disko berri bat osatzeko sormen prozesuari. Ez edonola ordea: pausoz pauso, inspirazioaren fruituak lagun eta jarraitzaileekin elkarbanatzen dihardu horretarako prestatutako webgunean. Hamasei abestiren zirriborroa osatu ostean, amaitatutzat eman berri du Arrainentzako Himnoak proiektuko lehenengo fasea.


2013ko abuztuaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Sei hilabetez, grabatu ahala, abestien beta bertsioak sareratu ditu hernaniarrak. Horrekin batera,  80 blog sarrera eta 13 ikus-entzunezko zabaldu ditu jada, sormen prozesuarekin loturikoak zein bestelakoak: abesti baten letraren azalpenarekin hasi eta kantautore hasiberrientzako aholkuak eskaintzeraino.

Iradokizunak sare sozialetan

Sarean edukiak zabaltzea ez da norabide bakarreko ekintza. Abestien sorkuntza jarraitzearekin batera, Twitter eta Facebook-eko lagunek hainbat iradokizun, aholku eta iritzi emanez erantzun dute. Musikariaren hitzetan, “haiek esandakoek gidatu dute, hein handi batean, Arrainentzako Himnoak-en lehen fasea”.

Moldatu eta hobetu

Kantu guztiak banan-bana hartu eta moldatzea izango da bigarren faseko ardura. “Lehen baino txukunago” grabatu ondoren, webgunera igoko ditu ostera ere oraindik behin-behinekoak izango diren bertsioak. Hiruzpalau hilabeteko lana izango dela uste du Morauk.

Proiektuari izena ematen dion Arrainentzako Himnoak kantua berriro grabatu eta igo du jada. Abesti gehienen hitzak musikariak berak sortuak badira ere, bada Mikel Peruarenaren hitzekin jantzitako bat, Pozaren Dotriña izenekoa. Horrez gain, The Smiths taldearen There Is A Light That Never Goes Out kantuaren “perbertsioa” egin du hernaniarrak.

Ibilbide luzea 24 ataletan

Abesti, bideo eta azalpenez gain, ibilbide profesionala 24 ataletan banatu eta biografia argitaratu du Morauk sarean. Crapulam Dormirae taldean hasi eta gaur arteko abenturak narratzen ditu bertan, DJ lanetan emandako gauak edota SGAEk dirua ordaindu zionekoa besteak beste.

Ibilbide oparoa du musikari hernaniarrak, baina ez zaizkio oraindik indarrak agortu. Proiektuaren bigarren fasea hasi berri du, eta beste batzuk etorriko dira atzetik. Ezin jakin noiz amaituko den, baina bukatu artean, jarraituko du ziur webgunea berri berrienez hornitzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bakarlariak
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


‘Giza zarata’ diskoa aurkeztu du Anarik: "Lehen diskoko Anarirekin konektatu dut"

Martxoaren 7an aurkeztu du zazpigarren diskoa Anari Alberdik, Bilbon. Ideiak pilatu eta kantuetan banatu dituela adierazi du. Datorren astean berari eginiko elkarrizketa luzea argitaratuko du ARGIAk.


Olatz Salvador Zaldua. Uhalik gabe kantari.
"Sekulako saria da jakitea jendeak nire kantuetan babesgunea topatu duela"

Olatz Salvador Zalduak (1990, Donostia) berriki bukatu du Aho uhal diskoaren bira. Donostiako Victoria Eugenia antzokian agurtu zuen proiektua, 900 lagunen aurrean. “Babes handia sentitu nuen eta oso eskertuta nago”.  Orain, aho uhalik gabe jauzi berriak egiteko... [+]


Eguneraketa berriak daude