Maiatzaren 1ean mobilizazio ugari eta eskaera bat: "Murrizketarik ez"

  • Azken urteetako mobilizazio jendetsu eta anitzenak izan dira Maiatzaren Lehenean Euskal Herrian, Rajoyren nahiz Sarkozyren politika atzerakoien kontra, nagusiki. Manifestazio handiena Bilbon burutu zuen ELAk, 11.000 lagun bildu ziren bertan sindikatuaren arabera. Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak Espainiako Gobernua ez ezik, Eusko Jaurlaritza ere gogor kritikatu zuen, eta hipokresiaz jokatzea egotzi zion.


2012ko maiatzaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30

CCOO eta UGTk bat egin zuten hiriburuetako manifestazioetan 16 urtean lehen aldiz. Iruñean 8.000 lagun inguru bildu zituzten. LABek hiriburu eta eskualdeetan egin mobilizazioetan 20.000 lagun elkartu ziren. Gasteizen 4.000 pertsona bildu ziren eguerdian LABek deituta, azken urteetako manifestazio jendetsuena. Langile mugimendua azkartzen ari da Arabako Lautadan; Espainiako Enplegu Ministerioaren azken inkestaren arabera Araban lau puntu egin du gora langabeziak azken hiruhilekoan. Baionan, intersindikalak 4.500 pertsona bildu zituen eta LABek 400 inguru; Frantziako presidentetzarako hauteskundeen erdian ospatu dute langileek Maiatzaren Lehena aurten eta tentsioa biziki nabarmendu da.

Krisiak eta politika murriztaileek eragindako haserrea ez da soilik sindikatu nagusiek egindako manifestazioetan sumatu. Bestelako mobilizazio ugari izan da, egoera zehatzen kontra protesta egiteko. Bilbon, Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteko kideek bilkura egin zuten lan baldintzetan berdintasuna eskatzeko. Iruñean, Langabetuen Asanbladak 150 lagun bildu zituen Murrizketen eta langabeziaren kontra leloa zeraman pankartaren atzean. CGT, CNT, ESK, eta Solidari sindikatuek eta hainbat gizarte eragilek Iruñean egindako manifestazioan, berriz, ia mila lagunek hartu zuten parte. Bestalde, Gueñeseko Koneckta enpresako langileak Bizkaiko Batzar Nagusien aurrean elkartu ziren kaleratzeak salatzeko.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude