Piztu Ezazu Argia 970x90

Mizel Theret: "Sorkuntzak tradizioaren menpe gelditzen dira"

2012-09-21
alde 0    kontra 0

Mizel Theret Hazparneko dantzari eta koreografoak Oroitzen naiz... sorkuntza lana entreinatuko du aurki. Koldo Zabala (76 urte), Jean Nesprias (85 urte) eta Philippe Oyhamburu (91 urte) dantzariak dira saioko protagonistak. Errenterian estreinatuko da igandean (hilak 23), eta Lyonen (Frantzia)  izango da hurrengo ekitaldia irailaren 30ean. Euskal Kultur Erakundeak elkarrizketatu du Theret eta pasarte batzuk ekarri ditugu.

Nortasuna

"Euskal Herria zer zen ez nekien. Hazparne, Iparraldea... bai, baina... Eta asteburu batez gauza anitz aldatu zitzaidan. Hegoaldean izan ginen, dantzatzera... Han, denak euskaraz ari, eta... Ez dakit nola erran. Harrigarria izan zitzaidan. Halako dardara sartu zitzaidan, gazte-gaztetan, eta orduz geroztik gauzak sakonduz joan zaizkit, Euskal Herriarekiko harremana, batez ere. Erran dezaket dantza nortasuna garatzeko tresna izan dela, dantza militantziarekin lotzen dudala. Bai: lotura bat da, hizkuntza bat, nortasunari lotua."

"Euskaldunak beren dantzak utziz joan dira, denbora joan ahala. Gibelean kontzientziarik ez baduzu, nahikeria bat... Dena-den, gauza berririk gabe gelditu dira dantza taldeak, errekurtso beharrez, publiko beharrez..."

"Nik uste sorkuntzak tradizioaren menpe gelditzen direla, sobera. Hala delarik, ez da posible zutaz zerbait erratea, beste hizkuntza bat aurkitzea. Azkenean, nortasuna eta kultura barrenean ditugu, bakoitzak bere gisan, moldean. Guk barne horretan dugunetik sortzea da garrantzitsua."

"Horregatik, Oroitzen naiz... ikusgarriarendako, Malandain Ballet Biarritzekin lanean arituz, eta EKE-ren sostenguarekin, mundu bat deskubritu dut! Hor ikusi dut profesionalki anitz gauza posible zela nortasuna galdu gabe. Eta ohartu ere bai euskaldunok ez garela aski ausartak. Iduri luke arrakastaz beldur garela, dena egiten dugula gure buruei mugak ezartzeko."

Oroitzen naiz... ikusgarria

"Nik zerbait berezi xerkatu nahi nuen: mugimendua zer bilakatzen zen ikusi eta erakutsi nahi nuen. Axuri beltza, Mutil dantza nola den 80 urtetan, denboraren hatzak aurkitu nahi nituen."

"Eta ikusgarri bukaeran, dantza bat egiten dut bakoitzarendako, baina ez da omenaldia, ez da aurreskua. Horiekin lanean aritzeak ondorioak ekarriko ditu ene sorkuntzetan, dudarik gabe. Isiltasuna eta gelditasuna ez dira adin afera bat."

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: eke.org | Eitb.com
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys