Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Stop Desahuciosek bere abokatua "konspirazio baten biktima" dela salatu du

2012-08-09
alde 0    kontra 0
Argazkian Stop Desahuciosek Bilbon eginiko elkarretaratze bat.

Miren Mentxaka abokatuak astebete darama Zaballako espetxean eta Stop Desahucios plataformak "konspirazio baten biktima" dela salatu du. Gaineratu du Mentxakari ospea kentzeko argudio "faltsuak" erabiltzen ari direla.

Iruzur egitea leporatuta hamabost hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote Mentxakari. Stop Desahucioseko kide Roberto Agoteren esanetan abokatuak kreditu bat eskatu zion mailegu emaile bati herentzian jasotako jauregi batean konponketak egiteko. Denborarekin ordea mailegua ordaintzeari utzi zion.

Mentxaka hipoteka ordaindu ezinagatik kalean geratu diren familia ugariren defentsan ari zen lanean eta plataformako kideen esanetan hortik etor daiteke jasan duen jazarpena, bankuei eragiten dien min "handiarengatik".

Stop Desahucios plataformako kideek Bilbon emandako prentsaurrekoan adierazi dutenez, abokatuaren aurkako salaketa ipini zutenen artean Mario Fernandez Kutxabankeko zuzendariaren semea, Mario Fernandez Elexalde dago. Ondorioz, atzean "botere faktikoak" egon daitezkeela aditzera eman dute.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Berria
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys