"Edozer dugu posible" egunak milaka lagun erakarriko ditu Donostiara

  • Donostiako Piratek elkarlana eta irudimena baliatuz, edozer dutela posible erakutsiko dute gaur. Manu Chaoren kontzertuaz gain, egun osoan ekintza ugari eta Gipuzkoako Elikagai Bankua eta Saharar Herria laguntzeko ekimen solidarioa izango dira. Jende asko bertaratzea espero denez, garraio zerbitzu bereziak jarri dituzte.


2014ko uztailaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Manu Chao-La Venturaren kontzertua da egitarauko karte-buru. (Iruda:lapatilla.com)

Zurriola hondartza inguruetan 10:30etatik aurrera hasiko dira ekintzak, denak dohainik. Adin guztietako jendeari zuzenduta egongo dira eta eta egunaren bukaeran iritsiko da kartel-buru den Manu Chaoren kontzertua.

Gipuzkoako Elikagaien Bankuari eta Saharar Herriari laguntzeko asmoz, “jatekorik ez duen piratarik egon ez dadin” egun osoan antolatu duten ekimen solidarioa azpimarratu dute piratek. Ondorengo produktuak eramateko deia luzatu dute: arroza, oliba olioa, azukrea, kontserbak, esne-hautsa, dilistak eta konpresak.

500 boluntario inguru ari dira auzolanean eguna aurrera eramaten. Denen artean, besteak beste, ondorengo balioak bultzatu nahi dituzte: herritarren parte hartzea, euskararen normalizazioa, parekidetasuna, jasangarritasun ekonomikoa eta ekologikoa, kultur aniztasuna, elkarrekiko errespetua eta auzolana.

Piraten oharrak

Izanpirata.info webgunean errespetatu beharreko ohar batzuk zabaldu dituzte piratek. Alde batetik, “gune segurua osatze aldera” eraso sexisten aurkako neurri zehatzak hartuko dituztela adierazi dute eta hurrengo telefono zenbakia finkatu dute horrelakoak salatzeko: 674562864.

Hondartza garbi mantentzeko, Brigada Berdeak ibiliko dira egun osoan inguruak garbitzen. Kristalik ezingo da sartu hondartzara, hori saihesteko segurtasun filtroetan katxi edalontziak banatuko dira.

Garraio zerbitzu bereziak

Milaka pertsona batuko direla aurreikusita, garraio zerbitzu bereziak gertatu dituzte. Dbuseko zerbitzu bereziak ezarri dira eta Euskotrenek ere zerbitzua indartu du, 01:30etik 03:00ak arte, Donostiatik Zumaiara eta Hendaiara tren bereziak ezarriz.

Renfek ere kontzertuaren ostean tren bereziak jarriko ditu, bi Irunera eta bana Tolosara eta Brinkolara. Autoentzat eta autobusentzat Illunben aparkaleku-erresereba ezarri du Donostiako Udalak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jai herrikoiak
Ehun bat eragilek Mugimendu Sozialistak txosnetan parte hartzea defendatu dute

"Mugimendu Sozialista gure herriaren errealitate politiko eta sozialaren parte da, eta ideologia baztertzailerik ez duen beste edozein eragilek bezala, espazio zabaletan eta jai herrikoien antolaketan parte hartzeko eskubidea dauka", adierazi dute oharrean. Makina bat... [+]


2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Irungo inauterietako kartel irabazlea adimen artifizialak egina dela salatu dute

Irungo inauterietako kartel lehiaketa irabazi duen gizonak adimen artifizial bidez sortu du irudia, ziurtatu du Luis Doviso diseinatzaileak: “Iruzur egin du, bere burua egiletzat aurkeztu duen pertsonak ez duelako kartela egin, makina batek baizik”. Jakin gabe,... [+]


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


Eguneraketa berriak daude