Hitza eta musikaren boterea baliatuta ehundaka palestinarren bihotzetara heltzeko aukera izan genuen Biladi Hadi elkartasun brigadako kideok; Ballatan, Al Ainen, Sheik Jarran, Hebronen eman genituen saioei esker. Antzokian, kalean, errefuxiatu eremuetan, Jerusalemgo tailatuetan... oso leku eta jende ezberdinen aurrean jotzeko aukera izan genuen, baita estudio batean ere. Izan ere, Rim Banna kantariaren ahots goxoari, DAM hip hop taldeko hitz jarioari eta Balata errefuxiatu eremuko neskato jator batek errezitatu zigun olerkiari, Mikel Laboaren hitzak gehitu dizkio Arramazka Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) musika taldeak. Hauxe da Palestinako herriak brigadakideongan sortutako zirrararen emaitza musikala:
Abestia deskargatu
Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]
Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]
2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]
Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]