Piztu Ezazu Argia 970x90

Mikel Antzak 'Atzerri' nobela aurkeztu du

2012-10-30
alde 0    kontra 0

Frantzian preso dagoen Mikel Antza donostiarraren Atzerri izeneko nobela aurkeztu du gaur Donostian Susa argitaletxeak. Aurkezpen ekitaldian (Udal Liburutegi zaharreko Mandas aretoan) egoterik ez du izan Antzak, baina liburu berriari buruzko azalpenak jasotzen dituen bere grabazioa sarean paratu du Susak. Antzak dio "bizitakotik eta asmatutakotik" duela eleberriak.

Presoak zigor-ziegetara eramateko ardura duen zaindariburuak ematen diote hasiera nobelari. "Nobela eliptiko eta alde bakarrekoa atera zait", dio Antzak grabazioan.

"Eliptikoa, narratzen dena mundu ezkutu baten gainazalean dagoelako. Eta alde bakarrekoa, egungo haize boladen aldera egiteagatik baino, mugaren eta barrikadaren alde batetik idatzia dagoelako. Ez dut besteen min eta saminik narratu. Baina nabarmenarazi nahi dut, gaur egun oraindik ere, alde honetakook kontu handiz ibili behar dugula esaten, idazten edo filmatzen dugunarekin".

Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys