Miaketa luzearen ostean Ertzaintzak Herriraren aldeko manifestarien kontra kargatu du Hernanin

  • Ertzaintzak dispositibo handia jarri zuen Hernaniko Plaza Berrian dagoen Herriraren lokalaren inguruan, Guardia Zibila egiten ari zen miaketa babesteko. Hamar ordu baino gehiago luzatu zen miaketa eta gauean kargak izan ziren Kale Nagusian.


2013ko urriaren 01an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Amalur Mendizabal Amaiurko senataria zauritu zuen Ertzaintzak.

Herritar asko bildu zen polizia autonomikoak jarritako segurtasun perimetroaren inguruan Herrirako kideei elkartasuna adierazteko. Protesta baketsua izaten ari zen atxilotuak ateratzen hasi ziren arte. Lekukoek diotenez, atxilotuetako baten senideak bere familiako kidea ateratzen ikustean ertzainen lerrotik apur bat aurrera egin zuen, agenteek ez zioten pasatzen utzi, urduritasunak eraginda erortzen hasi zen eta bertan zeuden hainbat herritar laguntzera joan zirenean kargatu zuen lehen aldiz Ertzaintzak, 22:49etan.

Kalean gora korrika abiatu ziren herritar asko, baina beste hainbestek ertzainen aurrean jarraitu zuten. Handik bi minutura etorri zen bigarren karga. Kasu horretan tiro hots gehiago entzun ziren eta ertzainek Kale Nagusia hartu zuten Nafar kalearen alturaraino.

Plaza Berrira ematen duen Urbieta kalean ere hainbat lagun zeuden elkartuta eta horien kontra ere oldartu zen Ertzaintza. Horren ondorioz Amalur Mendizabal Amaiur koalizioko senataria zauritu zuten. Euskadi Irratiari adierazi dionez, Kale Nagusiko kargaren ondoren ertzainek lasai egoteko esan zieten Urbieta kalean zeudenei. "Halako batean ertzain bat etorri zitzaidan, begietara begiratu eta lehen kolpea eman zidan buruan". Mendizabalek adierazi duenez, agenteari plaka zenbakia eskatu zion baina ez zion eman. "Horregatik, salaketa jarriko dut".

Ateak Ireki kolektiboak jaso duen kargaren bideoan ikusten da Mendizabali nola jotzen dioten, 1:55 minututik aurrera:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herrira
'47ak Herrian' pankarta jartzeagatik 2.800 euroko isuna Donostiako Udalak

Donostiako zazpi herritarrek orotara 2.800 euroko isuna jaso dute, iazko irailaren 15ean –estropada eguna– Kontxan 47ak Herrian zioen pankarta jartzeagatik. Zazpi laguni, bakoitzari 400 euroko isuna jarri die Donostiako Udalak. Egun berean, Alde Zaharrean 30 urtez... [+]


The 'Herrira' Trial
A call for 600 years of sentencing for supporting Basque prisoners

Standing up for EPPK (Basque Political Prisoners Collective) prisoners is a greater risk in the 21st century than it was in the worst times of the Franco regime, as is political activism in their favour, being concerned about their rights, or helping their relatives financially... [+]


2016-10-18 | ARGIA
Emilie Martinen aurkako euroaginduari ezetz erantzun dio Paueko Auzitegiak

Espainiako Auzitegi Nazionalak igorritako euroaginduari ezetz esan dio Paueko Auzitegiak, eta horrenbestez ez dute Emilie Martin Bagoaz taldeko bozeramailea Espainiaratuko. Gainera, militante abertzaleari ezarritako kontrol judiziala kentzea ere deliberatu dute epaileek. Hala,... [+]


Gutun bereziak

Gutun mota asko iristen zaizkit. Horien artetik aprezio berezia diet politikoki nigandik urrun xamar egon daitezkeen lagunek idatzitakoak direnei, euskaldunok espetxearen inguru-marian antolatu antzera duzun zirkulutik kanpokoa denean, non hasi bai baina non bukatzen den argi ez... [+]


Eguneraketa berriak daude