Francisco Jorquera BNGk Galiziako Xuntarako duen hautagaiarekin elkarrizketa egin dute Garan. Proiektuaz, emakumearen egoeraz, produkzioaz eta emaitzez jardun dute.
Duela hogeita hamar urte baino gehiago ekin zion politikan jarduteari Jorquerak. Gaiziako ordezkaria izan da Espainiako Kongresuan azken urteotan.
Proiektuaren inguruan galdetuta, esan du "Alderdi Popularraren alternatiba" eta "erabat soberanista" dela. Galiziaren eta gizarteko zati handiaren kalterako diren murrizketei aurre egingo dietela eta irtenbide guztiak erabiliko dituztela gaineratu du.
"Espainiako Konstituzioa zaharkituta" dagoela uste du Jorquerak eta aldaketak egin beharko direla. "Merkelengatik egin baziren, herrien borrokarengatik ere aldatu beharko dutela" aipatu du elkarrizketan.
"Herria martxan jartzea" dauka buruan, produzitzen hastea eta beste estatuen beharrik ez izatea. Galiziako herriak dituen sektore produktiboei ahalik eta "probetxu" gehien ateratzea da bere proposamena, arrantza, energia eta laborantzari batez ere.
Emakumearen egoerari buruz ere aritu dira elkarrizketan. "Emakumea sukalde eta zaintzetatik atera, soldatak berdindu, eta debaldeko abortu libre bat eskainiaz".
Bestalde emaitzen inguruan zuhurra izan nahi du, baina, ezkerraren eta nazionalisten botuak BNGk eskuratzen baditu Galizian "aro berri baten hasiera" izango dela zihurtatu du.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.