Mercadonaren zentro logistiko garrantzitsuenetako bat Gasteizen egongo da

  • Jundiz industrialdeko 150.000 metro karratuko lursail batean kokatuko da, eta zonaldeko dendak hornituko ditu. Gune logistiko berria supermerkatu katearen hamahirugarrena izango da, eta Espainiako Estatuko garrantzitsuenetakoa.


2014ko uztailaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Irudian, Gasteizko Mercadona supermerkatu baten obrak (argazkia: El Correo)

Patricia Cortizas Mercadonaren EAEko kanpo-harremanen zuzendariak adierazi duenez, lursaila eskuratzeko izapide guztiak bukatzerakoan jakingo dute zentro logistiko berriaren azpiegituren kostua eta zenbat enplegu sortuko dituen.

Lursailaren jabea Gilsa sozietate publikoa da. Gasteizko udalak honen %58,2a kontrolatzen du, eta Jaurlaritzak %41,8a, Sprilur enpresaren bitartez.

Cortizasek esan du baita ere ekimen  hau “EAEn enplegu egonkor eta kalitatezkoaren sorrerarekin eta hazkunde ekonomiko eta sozialarekin laguntzeko” duten konpromisoaren isla dela.

EAEko lehenengo hiru dendak, urtea bukatu baino lehen

Urte bukaerarako Mercadonak EAEko lehenengo hiru supermerkatuak irekiko ditu Gasteizen. Hego Euskal Herriko lehenengoa iaz ireki zen Antsoainen. Sei urtetan 45 supermerkatu zabaltzeko intentzioa du Mercadonak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Artoaren iraultza: Ameriketatik etorritako ogia

 Hainbat herritan antolatzen diren sagardo egunetatik hasi eta neguko solstizioa zedarritzen duen San Tomas feriaraino, artoa ezinbesteko osagaia da folklore-kutsua duen ospakizun orotan. Nonahi ikus daitezke talogileen postuak, olanazko estalkietatik zintzilik jarritako... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


2024-03-25 | ARGIA
Baserrien zurezko egiturak berritzen ikasteko programa martxan jarri dute mugaz bi aldeetako erakundeek

"Baserriberri" du izena programak eta langabezian diren Euskal Herri osoko 12 ikasleri zurgintza formazioa emango die, erortzear diren baserriak berritzen ikas dezaten.


Hazien lezioak, lan produktibo eta erreproduktiboak bereizteaz

Haziekin hamaika metafora eta hitz joko egin dira. "Zerbaiten hazia izan", "proiektu baten hazia erein", "etorkizunerako haziak"... esamoldeak ezagun zaizkigu. Zerbait berezia dute haziek.


Eguneraketa berriak daude