Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Megauploaden sortzaileak musika jaisteko Megabox zerbitzua jaurtiko duela jakinarazi du

2012-08-14
alde 0    kontra 0

Kim Schmitz Megaupload webgunearen sortzaileak Twitter bidez jakinarazi du urtea amaitu baino lehen Megabox, internetetik musika jaisteko zerbitzu berria, jaurtiko duela. Megaboxekin artistari irabazi ekonomikoa sortuko dion negozio modu berri bat sortu nahi du Schmitzek.

Megaboxek musikariei beraien lanak zuzenean internautei saltzeko aukera emango die. Gainera, sistema honen bidez musikariak irabazien %90arekin geratu dira. Schmitzen esanetan milioi bat erabiltzaile baino gehiagorekin probatu dute sistema hau eta funtzionatzen du. Hori bai, sistema honek ez du disko-etxeen bitartekaritzaren beharrik. Zeelanda Berriko autoritateak eta FBIk atxilotua izan aurretik musikaren mundura inguratua zegoen dagoeneko Schmitz. Hala ere, zerbitzu berri honen inguruko xehetasun ugari falta dira.

Bestalde, uztailaren hasieran Schmitzek jakinarazi zuen 2013a baino lehen Megaupload funtzionatzera itzuliko zela.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: VilaWeb | Abc | La Razon
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys