Megaupload-en itxierarekin, erabiltzaileek beste zerbitzu batzuetara jo dute
2012-01-23

handitu txikitu
Megauploaden kanpainako irudia erabiltzaileak erregistra zitezten
Megauploaden kanpainako irudia erabiltzaileak erregistra zitezten

Megauploaden itxieraren aurrean, erabiltzaileek antzeko zerbitzua eskaintzen duten webguneetara jo dute: FileServe, FileJungle, DownUpload... Aurreneko eguneko kolpea gaindituta, Internautek lehen bezala jarraitzen dute, baita artxiboak partekatzen dituzten gainerako webguneek ere, nahiz eta hainbat neurri hartu dituzten; gehien deskargatutako artxiboak gehiago ez saritzea, esaterako.

AEBetako Justizia Sailak pasa den astean jakinarazi zuenez, Megaupload webgunearen aurkako operazioan zazpi pertsona atxilotu zituen. Bada, Anne Toohey fiskalak adierazi du bi lagun gehiago atxilotu zituztela, alemaniarra bata eta eslovakiarra bigarrena.

Sven Echternach alemaniarra bere herrialdean atxilotu zuten, Filipinar Uharteetatik bueltan. Andrus Nomm eslovakiarra Holandan atxilotu zuten.

Bestalde, Megaupload webgunearen sortzaile Kim Schmitz-ek kartzelan jarraituko du gutxienez egun bat gehiago, Zeelanda Berriko David McNaugthon epaileak haren askatasun eskaerari buruzko epaia eman bitartean. AEBek Schmitzen estradizioa eskatu dute, pirateria informatikoa egotzita.

Nor ateratzen da onuradun Megauploaden itxierarekin?

Galdera horri erantzuten dio, besteak beste, Iratxe Esnaola informatika ingeniariak Gara egunkarian argitaratu duen Mega-itxiera izeneko artikuluan. "Zer lortzen du zinemaren, telebistaren, musikaren eta argitaletxeen industriak? Akaso, jende gehiago joango al da zinemara Megaupload-en zuten kontua blokeatua dagoelako? Musika disko gehiago salduko al dira? Zer sinetsi behar dugu, artista eta sortzaileek ez dakitela euren obrak zenbat eta gehiagotan deskargatu, orduan eta gehiago irabazten dutela?", galdetzen du Esnaolak: "Zer uste dute, ez dakigula artista eta sortzaile horiexek direla, askotan, euren lanak Megaupload eta gisakoetara igotzen dituztenak? Eta sortzaileak onuradunak ez badira, herritarrak al dira? Edo berrikuntza? Ez bata ez bestea. Ez dago onuradunik. Eta baldin badago, sarea eta sareaz egiten dugun erabilera kontrolatu nahi duen «norbait» hori da: zenbait industria eta horien interesak defendatzen dituzten herrialde eta gobernuak".

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia